Toledoko artzapezpikutzak ere pisu turistikoak zeuzkan Donostian

  • Donostiako erdigunean dauden bi pisu turistiko ixteko agindua eman du Udalak, lehen pisutik gora negozioak egotea debekatzen duen legea urratzen zutelako. Pisu horien jabetza Toledoko artzapezpikutzarena da.


2017ko abuztuaren 24an - 10:52
Txurruka kalean zeuden Toledoko artzapezpikutzaren pisuak, hiriko gunerik garestienetako batean (argazkia: Miguel Angel Garcia, CC-by).

Garak aurreratu duenaren arabera, maiatzean ireki zen espedientea eta artzapezpikutzak uztailaren 10ean alegazioak egin ostean, abuztuaren 8an sinatu zuen Enrique Ramos hirigintza zinegotziak bi pisuen aktibitate turistikoa eteteko agindua.

EH Bilduk ordea, bi pisuen aktibitatea ez dela eten eta Udalak beharrezkoa neurriak ez dituela salatu du. Koalizioaren arabera, lehen pisutik gora pisu turistikoak baimendu nahi ditu Udalak, eta hori akats larria litzateke.

Eusko Jaurlaritzaren arabera EAEko pisu turistikoen erdia baino gehiago, 889, Donostian daude, eta gehienek ez dutela udal araudia betetzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude