Tokiko elikadura kontseilua sortu du Baztango Udalak

  • Ereiaroaren 27a egindako bilkuran Baztango Udalak tokiko elikadura kontseilua osatzeko EH Bilduren proposamena aho batez onartu zuen.

Baztango Zaporeak elkartearen aurkezpena. Baztanen egiten ari diren lanaren erakusgarrietako bat.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 05an - 09:23

Elikadura kontseilua tokiko elikadura sisteman parte hartzen duten eragileen bilgunea izanen da, elikaduraren alderdi soziala, ekonomikoa eta ingurumen aldekoak kontuan hartuz. Modu berean, tokiko elikadura sistema bulkatzeko ekimenak sustatuko ditu, elikadura sistema iraunkorra eta sozialki bidezkoren bidez tokiko ekonomiaren garapena bulkatzeko. Bidenabar, tokiko elikadura sistemari buruzko informazioa bildu, sintetizatu eta elkarbanatuko du.

Aipatu kontseilua osatzeko proposamena, Baztanen egiten ari denari batasuna emateko beharrak sorturik heldu da. Izan ere, elikaduraren ikuspegi sistemikotik azkeneko urteetan eragile ugari gauza aunitz egiten ari baitira Baztanen: komunalak kudeatzeko ordenantza berria, hiltegiko zatitzeko gela, nekazal azpiegitura desberdinak, udaberriko feriaren sasoiko lehen gasnaren mozketa, haur eskolako sukalderako baldintza berriak, Baztango eskoletako jangeletako azterketa, “Zer jan, halako Baztan” kanpaina, Baztango agroekologia eskola herritarraren egitarau zabala, Baztango Zaporeak-en sorrera, Elbeteko ostatuak erdietsitako slow food saria eta bertako gasnagileek eskuratutakoak, elikagai-bankua, etxez etxeko otordu zerbitzua, Iruritako baratze hezitzailea, Baztandarren Biltzarreko bazkarian bertako aratxea zerbitzatzea…

Zerrenda luzea izanda, Baztanen egiten diren jarduera desberdinak bateratzeko, ikuspegi sistemikoa lantzeko eta elikaduraren gaiak bailarako garapen sozioekonomiko eta soziokulturalean duen garrantzia erakusteko, tokiko elikadura sistema landuz ekonomia eta enplegua, osasuna eta ingurugiroa, kohesio soziala eta abar lantzeko asmoarekin sortuko da kontseilua. 

Kontseiluan udaleko ordezkari politiko eta teknikoetaz gain, Baztango eragile sindikal eta sozialean parte hartze zabala aurrikusten da.

 

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Porrotak, ikasketak, baso jangarriak

Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-03 | Estitxu Eizagirre
Juanma Intxaurrandieta, ekonomia irakasle eta INTIAko kudeatzaile ohia
"Merkatu globalean elikagaien prezioa oso hauskorra da, zuzenean erosita egonkorragoa"

Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Eli Pagolak Egonarria saioan egin dion elkarrizketan, hizkuntza arruntean eta... [+]


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


Eguneraketa berriak daude