TiSAri buruzko filtrazioa: datu pertsonalen babesa eta segurtasun nuklearra ahuldu ditzake akordioak

  • Zerbitzuen salerosketa arautzeko asmoz 50 herrialde inguru eztabaidatzen ari diren TiSA akordioak ondorio kaltegarriak ekar ditzake herritar gehienentzat, Holandako Greenpeacek zabaldu duenez. Jaso duten filtrazio baten arabera, datu pertsonalen babesa eta segurtasun nuklearra ahultzea izan daitezke akordioaren ondorioetako batzuk.

Unai Brea @unaibrea
2016ko azaroaren 25a
Datu pertsonalak babesteko legeek ez lukete \"merkataritzarako oztopoa\" izan behar, filtratutako testuen arabera.

Maiatzaren 1ean TTIP hitzarmenaren negoziazioetako agiri sekretuak publiko egin zituen Holandako Greenpeacek. Orain, TiSAri buruzko filtrazioa iritsi zaio elkarte berari; zehazki, akordioaren 20. negoziazio-errondari dagozkion agiriak zabaldu dituzte. Irailean egin zen erronda hori.

Datuen babesa jomugan

Greenpeacek berak zabaldu duenez, jasotako testuetan irakur daiteke estatu bakoitzean indarrean dauden datuen babeserako legeek ez luketela “merkataritzarako oztopoa” edota “diskriminazio justifikaezina” izan behar. Hitz horiekin, esan nahi da datuen babeserako legeek ez luketela traba izan behar atzerrian operatu nahi duten enpresa transnazionalentzat.

“Filtrazioak gardentasunari buruzko testu bat dakar”, azaldu du Greenpeacek, “zeinaren arabera interesdunek informazioa jaso beharko luketen araudi berriak ezartzeko asmoa dagoenean”. Talde ekologistaren esanetan, horren ondorioa litzateke korporazio handiak pribilegiozko lekuan egongo liratekeela araudi berriak sortzeko asmoetan eragiteko. “Google, Facebook eta datu pertsonalen erabileran oinarritutako negozioa duten beste konpainia batzuek eragiteko askoz gaitasun handiagoa izango lukete akordio horren ondorioz”.

Bestalde, TiSAk arrisku nuklearra areagotzea ekar lezake Greenpeacen esanetan. Azaldu dutenez, filtratutako testuetan proposatzen da estatu batek ezin errebisatzea zentral nuklear baten softwarea, segurtasun akatsen bila.

Filtratutako testuek 67 orrialde betetzen dituzte guztira, eta osorik ikus daitezke honako webgunean: ttip-leaks.org/favez

Negoziazioa atzeratuta

TiSA akordioari buruzko negoziazioak oso modu sekretuan egin dira. Urte honen amaieran burutzea aurreikusita zegoen, baina atzerapenak izango dira, abendurako iragarritako bilera bertan behera geratu baita. 2017 hasieran prozesua azkartzea espero dute akordioa gauzatzen ari diren estatuetako ordezkariek. Horien artean daude Europar Batasun osoa eta AEBak. Hain zuzen, Trump presidente berriak TiSArekiko izango duen jarrera ez ezagutzeak zalantza piztu du negoziatzaileen artean. Nolanahi, merkataritza askeko beste akordio batzuen aurka azaldu bada ere (NAFTA, TTIP, TPP) baliteke Trumpek jarrera leunagoa izatea TiSAri dagokionez, hainbat adituren iritziz.            


TiSA akordioa kanaletik interesatuko zaizu...
2016-11-10 | Unai Brea
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko akordioen aurka mobilizatu ostean, presio egiten jarraitzeko unea dela dio Martík. Mugarri hurbilena urtarrilean du akordioon aurkako mugimenduak: orduan erabakiko du Europako Legebiltzarrak EB eta Kanadaren... [+]


2016-03-11 | Unai Brea
TTIP akordioaren aurka, NATOri buruzko erreferendumaren urteurrenean

Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen ari diren TTIP hitzarmenaren aurkako mobilizazioetara deitu dute martxoaren 12an, Hego Euskal Herriak NATOn sartzeari ezezkoa eman zion erreferendumaren 30. urteurrenean. “NATO ekonomikoari ez! Herritarrok erabaki” leloa erabiliko dute Iruñean eta Donostian egingo dituzten ekitaldietan. NATOrentzat bezala, TTIPentzat demokrazia oztopoa dela adierazi du Euskal Herrian TTIPari ez! kanpainak.

 


2015-08-11 | Axier Lopez
Wikileaksen hurrengo jomuga: TTIP

Europar Batasunaren eta AEBren arteko ezkutuko akordio ekonomikoa herritarren esku utzi nahi du Wikileaks taldeak. 100.000 euroko diru-saria eman nahi diote TTIPen dokumentuak eskuratzen dituenari. Dirutza hori biltzeko crowdfundinga abiatu dute.


2015-07-07 | Unai Brea
Transnazionalen erantzukizunari buruzko NBEren lan saioa hasi da

NBEk uztailaren 6tik 10ra egingo du lehen lan saioa giza eskubideak urratzen dituzten enpresa transnazionalei buruzko nazioarteko ituna sortzeko. Iaz Genevan (Suitza) onartutakoa gauzatzen hasteko asmoz bildu da Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko Gobernuen Arteko Lantaldea, hiri berean.


Multinazionalak gobernuei "gardentasuna" eskatzen? Ongi etorri TISA akordiora

Aste honetan Wikileaksek filtratutako dokumentuek diotenez, akordioa sinatzen duten estatuak enpresei azalpenak ematera behartuta egongo lirateke.  


2015-02-15 | Unai Brea
"TISA akordioaren helburuetako bat da zerbitzuen pribatizazioek atzerakorik ez izatea"

Euskal Herriko iritzi publikora TTIP eta CETA itun transatlantikoen berri ozta-ozta iristen hasi denean, Bilbon bizi den arabar ekonomialari honek ongizate estatuari mehatxu egiten dion eta are ilunagoa den beste nazioarteko akordio batez ohartarazi nahi du: TISA. Politika Ekonomiko Alternatiboaren Aldeko Ekonomialari Europarren elkarteko kidea da Mariño, baita mundu osoan TISAren aurkako oposizioa koordinatzen ari den taldekoa ere.


2015-02-04 | ARGIA
Filtrazioa: Osasungintza publikoa salgai jartzea eztabaidagai AEB eta EB artean

AEB, Europar Batasuna eta beste zenbait herrialde sekretupean negoziatzen ari diren TISA akordioko dokumentu batek erakutsi duenez, osasungintza merkaturatzea aztertzen ari dira mundu osoko hainbat herrialde.


2015-01-28 | Unai Brea
'Euskal Herrian TTIPari ez!' kanpaina aurkeztu dute

AEBen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza eta inbertsio itun transatlantikoari (TTIP, ingelesezko sigletan) ezetz esateko kanpaina abiarazi dute Euskal Herriko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragilek.


2014-12-09 | ARGIA
"Stop TTIP, CETA, TISA" konferentzia, zuzenean Bruselatik

Europar Batasuna eta AEB ezkutuan negoziatzen ari diren TTIP merkataritza eta inbertsio hitzarmenaren aurkako konferentzia antolatu du Europako Legebiltzarreko GUE/NGL (Europako Ezker Unitarioa/Ipar Ezker Berdea) taldeak. Hainbat herrialdetako eragile politiko, sozial eta sindikalak elkartuko ditu ekimenak, Euskal Herriko ordezkaritza zabala barne. Unai Brea ARGIAko kazetaria bertan da, zuzeneko jarraipena egiten.


Eguneraketa berriak daude