Tiroketak eta misil jaurtiketak Siriako su-eteneko lehen orduetan, baina hildakorik ez

  • AEBek eta Errusiak adostutako su-etenak nolabaiteko lasaitasuna ekarri dio Siriari, lehenbiziko orduetan eraso batzuk izan arren. Zehazki, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak esan du su-etena hasi eta minutu gutxira izan direla akordioaren zenbait urratze, baina oro har gerra-ekintzarik eza izan dela nagusi.


2016ko irailaren 13an - 16:19

Behatokiak bi erasoren berri eman du, biak herrialdeko hegoaldean eta morteroz egindakoak. Siriako Gobernuaren armadak adierazi du berak egin dituela erasook Israelgo hegazkin baten eta drone baten aurka hurrenez hurren, eta biak jo eta bota dituela. Armadaren esanetan, Israelek bonbardaketa egiteko asmoz bidalitako gailuak ziren –dronea, Damasko ingurura–, baina Tel-Avivek dena ukatu du.

Horrez gain, tiroketa batzuk eta zenbait misil jaurtiketa izan dira su-etenaren hasieran, baina hildakorik ez, nazioarteko agentzien arabera. Iturri berek azpimarratu dute ez dagoela argi astebeterako aurreikusi den su-etena bete egingo den; gatazkan parte hartzen duten hainbat taldek ez dute oraindik argitu zer jarrera izango duten AEB-Errusia akordiarekiko.

Siriako Gobernuak, bere aldetik, adierazi du ez duela onartuko nazioarteko laguntzarik Alepo hiriko biztanleentzat, Nazio Batuen Erakundeak eta Gobernuak berak elkarrekin koordinatutakoa ez bada; bereziki, Turkiatik letorkeen laguntza jasotzeari uko egin dio Damaskok. Astelehenean Turkiako gobernuak iragarri zuen asmoa duela elikagaiz, arropaz eta jostailuz betetako 33 kamioi Alepora bidaltzeko.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude