AEB

Black Lives Matter-eko ekintzaile bat hil dute tiroz

  • Muhiyidin d’Baha Black Lives Matter-eko 32 urteko aktibistari hankan tiro egin zioten bizikletan zihoala asteartean, AEBetako New Orleansen. Poliziak lurrean aurkitu zuen gaztea, eta ospitalean hil zen  tiroketak eragindako zaurien ondorioz, Democracy Now-n jaso dutenez.

Muhiyidin d’Baha Charlestoneko Black Lives Matter-en kontzentrazio batean (Arg: El Salto)

2018ko otsailaren 09an - 11:08

Muhiyidin d’Baha ibilbide luzeko aktibista zen. Charlestoneko Black Lives Matter mugimenduan parte hartzen zuen beltzen eskubideen alde. Iaz ezaguna egin zen polizia-lerro baten gainetik salto egin eta manifestari ultraeskuindar bati bandera konfederatua kentzen saiatu zelako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen gerra
Ehizaren fantasia desegiten denean

Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Eguneraketa berriak daude