argia.eus
INPRIMATU
Tirabirak binetetan: Euskal gatazkak izandako isla aztergai EHUren udako ikastaroetan
  • 70eko hamarkadatik gaur arte euskal gatazkari buruz egin diren binetak izango dituzte aztergai, ekainaren 29tik uztailaren 1era, EHUren ikastaroan. Besteak beste Mario Zubiaga, Josune Muñoz eta Unai Iturriagak hartuko dute parte. Asisko Urmenetak ARGIAko bere lanak izango ditu hizpide.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2016ko ekainaren 29a

Gatazka egoeretan komunikabideen papera, umore politikoa, satiraren garrantzia demokratikoa, adierazpen askatasuna... hauek dira hiru egunez Miramar Jauregian 10 hitzalditan landuko diren gaietako batzuek.

Marrazki ekitaldia eta erakusketa

Ekainaren 30 arratsaldean, marrazkiak bertan egingo dituzte Ainara Azpiazu "Axpi", Javier Etayo "Tasio", Jesus Zuluet eta Patxi Uharte "Zaldieroa"k (Miramar Jauregian). Ekainaren 29an, berriz, Okendo Kultur Etxean "Tirabirak: Binetak bizikidetzarako tresna" erakusketa jarriko da ikusgai.

Hementxe duzu egunotako egitaraua.