argia.eus
INPRIMATU
Tijuana in Blue taldeak duela 30 urte eskaini zuen lehen kontzertua
Jon Torner Zabala @jtorner 2015eko abuztuaren 18a

La Fonoteca webgunean aurkitu dugu informazio gehiago. 1985eko abuztuaren 18an debutatu zuten Tafallako festetan. "La Morena tabernako argia baliatu genuen; zarata atera eta pailazoarena egiten hasi ginen kalearen erdian", du gogoan Jimmi abeslariak. "Pasa behar zena pasa zen: guardia zibilak bertaratu eta jendea errifleekin apuntatu zuten; abesten jarraitu genuen, botila batek lan roverraren kristala jo zuen arren..."