Parisko karrikek sutan diraute poliziek Theo L. bortxatu eta astebetera

  • Paris metropolitanoa biltzen duen Ile-de-Franceko hirietan jarraitzen dute iskanbilek ilunabarrero, lau poliziak kaleko kontrol batean Theo L. gaztea borraz bortxatu zutela zabaldu ostean. Berriro 2015eko liskarrak errepikatuko diren beldur dira asko, zenbait soziologok azpimarratu du oraingo protestek "matxinada politiko" baten osagaiak dauzkatela eta Front Nationaleko buruzagiek errepresioa gogortzeko eskatu diote gobernuari liskarrak gehiago indartu baino lehen.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko otsailaren 14a
Gazteak larunbatean, otsailak 11, Bobignyko auzitegiari erasotzen manifestazioaren amaieran. (Argazkia: Yann Foreix)

Bart gauean, otsailaren 13tik 14 artekoan, istiluak izan dira Seine-Saint-Denis, Yvelines eta Hauts-de-Seine departamenduetako zenbait hiritan, poliziak gutxienik 25 gazte atxilotu ditu. Aurretik beste asko arrestatu dituzte, berriro entzuten hasi diren Paris inguruko hiri-auzune handietan: Clichy-sur-Seine, Bondy, Bobigny, Seine-Saint-Denis... Joan den larunbatean Bobignyn Justizia Auzitegiaren aitzinean hasitako manifestazioa handia izan zen eta haren osteko borrokak ere bai, zenbait txikizio barne.

 

Manifestazioak eta ondoren polizia eta gazteen arteko borrokak ez dira itzali otsailaren 2an lau poliziek kaleko kontrol ohiko batean Theo L. borraz bortxatu zutenetik. Irudi haiek sututako haserrea ez da oraino baretu, ezta Theo L. berak François Hollande presidentearen bisitan bakea eskatuagatik ere. "Berriro 2005ekoak bezalako istilu larriak ikustera ote goaz?", entzuten da galdetzen batetik eta bestetik. 

Europe-1 kateak galdezkaturik, Sylvie Tissot soziologo eta irakasleak berretsi dio 2015eko gertakizunekiko antzekotasuna. Orduan bi gazte transformadore elektriko batean harrapaturik hil ziren poliziek lagundu gabe, eta geroztik herritar beltz edo magrebiar koloreko askok jasan dituzte polizien gehiegikeriak.

"Baina gaur egoera ezberdina da. Ez da gazterik hil, eta polizien bortizkerien inguruan mugimendu politiko bat eraikitzen ikusten dugu. 'Matxinada politikoa' dela esan dezakegu. (...) Polizien bortizkeriok estrukturalak dira, lotuta daude bai poliziaren lan egiteko moduekin eta baita banlieu auzuneetako gazteen irudiarekin. Ezin dugu esan gazteen mugimenduok kontrolik gabeak direnik, horrek mobilizazio irrazionalak oroitarazten baititu, jende multzoek zentzurik gabe haserre hutsez egindakoak. Ez da hori oraingo kasua, gaur mobilizatzen diren gazteek hein batean adorea eta arrazionalitatea erakusten dutelako. Kolektibo eta elkarte asko bildu dira protestetara, loturak ari dira sortzen alderdi eta egitura politiko tradizionalagoekin".

 

Oso bestelako analisia egin du Frantzian agintea hartzeko aukera handiak dituen Front Nationalak "Egin dezagun zerbait istiluak Ile-de-France osoan zabaldu baino lehen": "Bobignyn ikusi dugu espektakulu lotsagarria, jendilajea (racaille) eraikin publikoak hondatzen, azpiegitura kolektiboak, besteren kotxeak erretzen, ia neska txiki bat bizirik erretzeko puntura iristen. (...) Gure babes guztia, dudarik gabe, polizientzako, egunero egin behar baitiete aurre alde batetik jendilajearen ekintzei eta bestetik auzitegien utzikeria kulpadunari, denek aspalditik ezagutzen dituzten gaizkileak behin eta berriro kalean utziz".

Kanal hauetan artxibatua: Frantzia  |  Frantziako polizia

Frantzia kanaletik interesatuko zaizu...
Parisera gaueko trenean joan nahi dut berriro, AHT okerrago datorkit

Trenbide sarearen heriotza programatuari aurre egiten saiatzen diren taldeen artean, badira bidaiatzeko sistema ustez zaharkituaren biziberritzea aldarrikatzen dutenak. Gaueko trenak etorkizuna duela uste dute erabiltzaile, sindikalista eta ekologistaz osatutako taldeok. Frantzian bezala Espainian AHT, autobus eta hegazkinen ohoretan hiltzera kondenatu dituzten gaueko trenak, Finlandia, Suedia edo Austrian babestu egiten dituzte, azpiegitura eta zerbitzu berriz hornituz.


2017-10-02 | ARGIA
Marseillako bi emakumeen hilketa bere gain hartu du ISISek

ISISek agiri baten bidez bereganatu du Marseillako Saint-Charles tren geltokiaren inguruan bi emakume hil dituen erasoaren ardura. Gizon batek labanez eraso zien bi emakumeei igandean, arratsaldeko ordubiak aldera; lekukoen arabera, erasotzaileak "Allahu Akbar" (Ala handia da) oihukatu zuen.


2017-09-28 | Xalba Ramirez
Iratxe Sorzabal euskal presoaren tortura salaketak ikertu arte ez du euroagindua onartuko Frantziak

Frantziako Estatuak Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dio Iratxe Sorzabal euskal presoari, 2001ean torturatu ote zuten jakiteko. Lehen aldia da Frantziako Estatuak euskal preso baten tortura salaketak ikertzeko eskatzen duela.


2017-09-26 | Unai Brea
Bi urteko epea beteta, hitz emandako errefuxiatuen herena baino ez du jaso Europak

Orain urte bi, Europar Batasunak errefuxiatuak jasotzeko kuotak banatu zituen estatu kideen artean, batez ere Italia eta Greziari presioa arintzeko, horietara iristen baitziren gehienak, Mediterraneoan barrena. Epea bete da eta hartutako konpromisoaren %28 inguru baino ez da bete, askoz gutxiago Espainiako Estatuan (%13) eta Hego Euskal Herrian. Iruñean mobilizazioa iragarri dute.


2017-09-25 | Mikel Asurmendi
Zentro-eskuineko hegemonia berrindartu da Frantziako Senatuan

Frantziako Senatuaren herena berritu da. 384ko aulkietatik 171 berritu izan ondoren, En Marche (LREM) alderdiak 28 senatari baino ez ditu lortu. Oposizioko alderdiak izan dira garaile. Le Républicains  (LR) eta Alderdi Sozialista (PS) hurrenez hurren.


2017-09-21 | Unai Brea
CETA hitzarmenaren zatirik handiena indarrean da, europar parlamentu guztiek oraindik berretsi ez badute ere

Eurolegebiltzarrak joan den otsailean eman zion onespena Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunari (CETA). Hitzarmena mistoa denez, erabat indarrean sartzeko EBko estatu kide guztietako parlamentuek bozkatu behar dute haren alde. Hala ere, hitzarmenaren zati handiena –teorian estatuen burujabetzari eragiten ez diona– indarrean da irailaren 21etik.


Macron lehendakariari zer oihukatuko zaio karriketan udazken honetan?

Politikariek menpera dezatela ekonomia jendarteko herritar guzien onetan, bereziki ahulenaren fagoretan eta ez bakarrik indartsuaren abantailetan. Langile eta laborariek ukan dezatela demokrazian merezi duten errespetua eta beren lanak zuzen den saria. Karriketan hori da oihukatuko

ondoko egunetan.


Parisko azken baserriek ez dute hil nahi itota alferrikako hormigoitan

Paris inguruetan desafio itzela jokatzen da hilabeteotan. Alde batetik munduko bi enpresa talde indartsuenetakoak 3.100 milioi euroko negozioa errematatu nahian. Bestetik, 26.000 biztanleko Gonesse herria, hiriburuaren azpiegitura eta zerbitzuz dagoeneko gainezka egonik bere azken soro emankorretatik 300 hektarea gal ditzakeena, etxalde, nekazari eta guzti. Notre Dame des Landeseko ZADaren ondoan, apuntatu EuropaCity izena alferrikako proiektu erraldoien artean.


2017-09-14 | Xalba Ramirez
Lapurdin urre meategia egin nahi duen enpresako jabearen etxean garabiekin ekintza egin du Bizi!-k

Bizi!-ko 17 kidek ekintza egin dute garabiekin, Lapurdiko hamaika herri kaltetuko dituen urre miaketa proiektua salatzeko, Sudmine enpresaren presidentearen etxe aurrean egin dute protesta, Seichebrières herrian (Frantziako Estatua) Euskal Herritik 700 kilometrora.


2017-09-12 | Xalba Ramirez
Lagundutako ernalkuntzarako eskubidea aitortuko die Frantziak bikotekiderik gabeko emakumeei eta lesbianei

2018tik aurrera lagundutako ernalkuntzarako eskubidea izango dute emakume guztiek Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatu osoan.


Eguneraketa berriak daude