argia.eus
INPRIMATU
The New York Times egunkaria, marihuana legeztatzearen alde
Judith Perez @judyjudd 2014ko uztailaren 28a
Marihuanaren kontsumoa legala da AEBetako 37 estatutan eta Columbiako barrutian (argazkia: laopinion.com)

Marihuanak osasunean, gizartean, auzi legaletan eta ordena publikoan duen eragina ez dela esanguratsua dio egunkari estatubatuarrak. Editorialaren arabera, marihuana debekatzeak “kostu sozial oso handiak ditu, ematen dituen abantaila eskasekin konparatuta”.

Marihuanak eragiten duen menpekotasuna ez dela larria defendatzen du The New York Timesek, alkohola, tabakoa edota beste drogek eragiten dutenarekin konparatuta. Beraz, egunkariko buruek argi dute, marihuana legalizatu beharko litzateke.

AEBetako estatuen %75ean marihuanaren kontsumoa legezkoa dela nabarmendu dute, bai orokorrean, bai medikuntzako erabileretan. Egunkariak proposatu du marihuanaren erabilerari eta baimenei buruzko erabakiak estatu mailan hartzea. Dena den, salmenta 21 urtetik gorakoentzat mantentzea defendatu du.

Ondoko grafikoan ikusi daiteke marihuanaren status legala AEBetako estatu bakoitzean