Desarmearen albistea nazioarteko hedabideetan

  • Oihartzun zabala izan du Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeak egindako agerraldiak hedabideetan. Bakoitzak zer atera duen laburtu dugu ondoren.


2014ko otsailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Albistea Wall Street Journal egunkari estatubatuarrean.

Wall Street Journal: "Nazioarteko bitartekariek diote ETAk armen atal bat desegitea filmatu eta egiaztatu dutela"

Nazioarteko bitartekari talde batek ostiralean adierazi du eukal independentziaren aldeko ETA talde terrorist [Basque pro-independence terrorist group ETA] hasi dela bere armak, munizioak eta leherkaiak desegiten, keinu bat hurbilagotzen duena taldearen deuseztea. Bitartekarien bozeramaile Ram Manikkalingamek Bilboko prentsaurreko batean esan du [bitartekari] taldeak firmatu eta egiaztatu duela ETAk nola desegin duen bere armen atal bat.

Irakurri hemen.

Le Monde: "ETAk lehen urratsa egin du desarmearen bidean"

Euskadi Ta Askatasuna (ETA, "Pays basque et liberté" esan nahi du) hasi da erabilgarritasunik gabe uzten bere armak, su-etena egiaztatzeko nazioarteko batzordeko adituek otsailaren 21ean iragarri dutenez. Albiste honek irekitzen du aldi berri bat talde euskaldun separatista desagertzeko bidean. 2011an sortua eta Madrilek ontzat eman gabea, gatazketan adituz osatuta dagoen batzordeak egiaztatu izan du ETAk "zigilatu eta erabilgarritasunik gabe laga duela halako arma kopuru bat". Urtarrilean egindako bideo bat, erakusten dituena ETAko bi kide mozorrotuk nola aurkezten dizkieten armak eta munizioak adituei, zabaldu dute ostiralean Gara egunkari euskaldunaren webgunean eta BBC World News nazioarteko telebista katean.

Irakurri hemen.

 

 

El País: ETAk bere arsenalaren parte baten gauzaeztea eszenifikatu du egiaztatzaileen aurrean.

"Gobernuak bere bitartekaritza onartzen ez dion nazioarteko 'Egiaztatzaileen Batzordea' deiturikoak pauso hau "sinesgarria eta esanguratsua" ikusten du desarme osoaren aurretik. Ministroak: "Guardia Zibilarekin eta poliziarekin nahikoa dugu egiaztatzeko armak uzten dituzten"".

Irakurri hemen.

 

The Guardian:  "ETA pauso historikoa ematear armak entregatuz"

The Guardian egunkari britainiarrak erreportajea egin du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak gaur Bilbon egingo duen agerraldiaren harira.  ETAren desarmatzearen “keinu” baten berri emateko egingo dutela adierazi dute.

Prozesuaren azken hiru urteen laburpena egin dute erreportajean. "Pauso historikoa emango dutela espero da ostiralean”, dio Giles Tremlett kazetariak. “Rajoyren gobernu kontserbadoreak taldearekin negoziatzeari uko egin eta porrota onartzeko exijitu dio”, idazten du, besteak beste. 

Hainbat pertsonarekin hitz egin dute erreportajea osatzeko, tartean Julen Madariaga ETAko sortzaileetako bat izandakoa eta  Rosa Rodero, ETAk hildako Joseba Goikoetxea poliziaren emaztearekin.

Irakurri hemen.

El Mundo: ETAk iragarri du bere armategiaren zati bat zigilatu duela egiaztatzaileen aurrean

Ez armagabetzea ez erabateko zigilatzea. RamManninkalingham irakaslea buru duen Nazioarteko Egiaztatze Taldeak ziurtatu du 2014ko urtarrilaren hasieran lekuko izan zela ETAk “zigilatu eta erabileratik kanpo jarri duela arma eta lehergailu kopuru jakin bat”.

Irakurri hemen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


2021-01-07 | ARGIA
Mikel Barriosen aurkako 5 urteko kartzela zigorra berretsi du Parisek

Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.


2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
"Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela"

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


2020-06-24 | ARGIA
ETAren desarmatzea auzitan jartzen duten argudioekin, Frantziak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Barriosi

Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.


Eguneraketa berriak daude