Tetatinak eta autodefentsa

  • 56 egun ostean gaur Emakumeen Mundu Martxa Gasteizera sartuko da. Ez! Ez, dira 56 egun soilik igaro Kurdistanen Mundu Martxari hasiera eman zitzaionetik; ordutik 210 egun pasa dira. Ez! Gaur 56 egun dira Gasteizko Andra Mari Zuriko jaietan feministek egindako ekintza historiko hartatik.


2015eko urriaren 01an - 16:51
Zuriñe Rodríguez feminista eta EHUko ikerlaria da.

Eta gaur, horiek gara, eta beste askoz gehiago ere bai, ongi etorria emango diogunak gure hirian Mundu Martxari. Bai! Feministok! Luis Izagari, Blusen eta Nesken batzordeko bozeramaileari, hitzak lapurtuz, “las que a punto han estado de arruinar las fiestas” Gaur jai erraldoia antolatu dugu gure hirian; gure kaleetan.

Estasiatuta gaude, itxaroten, plazerez hunkituta! Programazio anitza dugu eta ibilbide luzea. Molinuevotik Andra Mari Zurira arte badaude kilometroak dantzatzeko, oihukatzeko, eta gure artean musukatzeko. Ibilbide baino, “paseillo”-a deitzea proposatzen dizuet. Hori baita egingo duguna: Gasteizko kale guztietatik paseatuko gara, blusek egiten duten bezala.Hori bai, inork eraso barik!

Kaleak berreskuratuko ditugu, eta haietan egunero beldurrik gabe paseatu nahi dugula esango dugu ozen. Gaur bezala, urteko beste 364 egunetan ere askatasuna behar dugulako, abuztuaren 4tik 9ra ere bai. Ziur aski karabana pasatzen den unean, alboko espaloietan jendea elkartuko da gu ikustera eta txalotzera. Lasai! Ez dugu tetatinarik! Ez dizuegu zuen titietan pegatinarik itsatsiko zuen baimen barik; ezta zuen zakil preziatu eta bilotsu horietan ere. Guk aluak, zakilak eta titiak baimen esplizituarekin soilik ukitzen ditugu beti; eta ukitzea asko gustatzen zaigu gainera.

Andra Mari Zurian bukatuko da gure paseilloa, Zeledon jaisten den plaza horretan; blusek bihozgabeko asto lasterketa egiten duten lekuan. Guk ez ditugu astoak ekarri, eta ez ditugu kantiko matxista eta homofoboak prestatuta. Gure ekitaldian Kurdistaneko emakume borrokalariak omenduko ditugu eta Euskal Herriko beste puntutatik karabanan etorri diren emakumeei lo-leku beroa eta afari goxoa eskainiko diegu. Bateren bati gainera, gure esku pornografikoak eta gure musu bustiak dohainik oparituko dizkiogu; berriz ere, konsentimenduz.

Aldarrikapen askorekin ailegatuko da Mundu Martxa Gasteizera, baina zuen baimenarekin, aldarrikapen bakar batekin geratuko gara eta indarrez eramango dugu Bilboko igandeko ekitaldira: Autodefentsa! Mundu guztian bezala, oso ondo dakigu Gasteizko feministok zer den biolentzia pairatzea eta erasoei aurre egiteko autodefentsak duen balio politikoaz bereziki ohartu gara aurten. Autodefentsaren bidez egiten baitiogu urtero aurre tetatinei eta blusen eraso patriarkalei. Euskal Herriko Mundu Martxaren leloak dioen bezala “martxan jarraituko dugu denak aske izan arte”. Baina, gaur atsedentxo bat hartuko dugu eta paseillora goaz! Ongi etorria Euskal Herriko Emakumeen Martxa gure autodefentsa hiri berde eta feminista honetara.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi dute mila lagun baino gehiagok

Mugimendu Feministak biktimak izandako babesgabetasun egoera salatu du. Iruñean, Donostian eta Bilbon astearte arratsaldean deitu ditu mobilizazioak Emakumeen Mundu Martxak.


2021-11-10 | ARGIA
Emakume, neskatila eta LGBTIQA+ kolektiboko pertsonei berezkoak zaizkien asilo-arrazoiak aitortzeko, Feminist Asylum kanpaina abiatu dute

Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.


2021-10-13 | ARGIA
Gasteizko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak

42 urteko gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta bere buruaz beste egin ostean. Hilketa matxistaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honekin, bost dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak.


emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]


2021-03-08 | Dani Blanco
Emakumeen Mundu Martxaren bukaera argazkitan

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak argazkitan jaso du Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko V. ekintza.


Eguneraketa berriak daude