Teo Salomon gaztearen atxiloketa salatu du Aitzinak Baionan

  • Parisko Terrorismoaren Aurkako epaileak agindu du gaztearen atxiloketa. Zehaztu gabeko ekintza bat egotzi diote. Elkarretaratzea deitu du Aitzinak atxiloketa salatzeko.


2016ko maiatzaren 23an - 18:01
Argazkia: @EHBai

6:00etan Salomonen gurasoen etxera joan dira bere bila, baina ez zegoen bertan. Gurasoek horren berri eman diote eta bere kabuz aurkeztu da Baionako polizia etxean. Gaztearen bizilekua ere miatu dute uniformerik gabeko poliziek.

Parisko Terrorismoaren Aurkako epaileak eman du atxilotze agindua eta zehaztu ez den ekintza bat leporatzen diote, atxilotuari berari azaldu diotenez.

Aitzinaren salaketa

Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Aitzinak 18:30ean, Baionako polizia etxearen aurrean. Gazte antolakundeko kideek “onartezintzat” jo dute Frantziako Estatuak “errepresioan oinarritutako ofentsiban” segitzea.

“Herri honek bakea ezagutzeko eta gatazka politikoa konpontzeko eskubidea du”, azaldu dute. Horregatik, Frantziako Estatuari eskatu diote errepresio “gordin eta itsua” gelditzeko.

Atxiloketa ugari azken urteetan

Ez da Frantziako Poliziak atxiloketak egiten dituen lehen aldia. Haitz Agirrebarrena, Jean François Magis, Alex Feldmann eta Teo Salomon atxilotu zituzten 2015eko urtarrilean, etxebizitzen kontrako ekintzak egotzita. Hiru aske utzi zituzten kargurik gabe, eta Salomoni kontrol judiziala ezarri zioten.

Aitzina gazte antolakundeko kideek Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten 2014ko uztailaren 14an.

2014ko azaroan, Koldo Etxegarai eta Ieltxu Ostolaza kideak deklaratzera deitu zituzten afera berdinarengatik, baina ez ziren aurkeztu. Egun batzuk geroago, Ostolaza eta Etxegarai atxilotu zituzten, baina aske utzi zituzten segituan. Hiru gazte jendarmeriara deitu zituzten deklaratzera 2015eko otsailean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aitzina
2020-10-07 | Euskal Irratiak
"Militante kopurua apaltzen zen heinean, ez ginuen erantzuten gazteek bizi dituzten problematikei"

Aitzina Iparraldeko gazte antolakundeak bere ibilbidea hortan uztea deliberatu du. Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu... [+]


Ibilbideari bukaera eman dio Aitzina Gazte Antolakundeak

Gazte ezkertiar eta abertzale ororen espazioa izateko eta euskal gazteria eta herri gisa «ditugun erronkei» behar besteko eraginkortasunez erantzuteko «ezintasuna» aipatu dute bukaera iragartzeko agirian. Hilabete batzuetako epean «beharrezkoak... [+]


2020-07-07 | ARGIA
Euskal Errepublika aldarrikatuko dute Larrun mendian

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek uztailaren 14an Larrunera igotzeko deialdia egin dute, Euskal Herri independentea eta bizitza eredu berri bat aldarrikatzeko.


2020-02-21 | Topatu.eus
BidEHbat ekimenaren egitaraua aurkeztu dute Aitzinak eta Ernaik

Apirilaren 10, 11 eta 12an Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko du BidEHbat ekimenak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, kale animazioa... Eskaintza zabala antolatu dute.


2019-04-23 | Topatu.eus
Gazte Topagunea bukatuta, lehen balorazioa egin dute

Bulkada Berrien Garaia Da dinamika abiatu eta urte batera, borrokara belaunaldi berriak batu izana txalotu dute Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek. Lemoan ikasi eta bizitako guztia herrietara eramateko deia egin du Izar Hernando bozeramaileak.


Eguneraketa berriak daude