argia.eus
INPRIMATU
Tene Mujika lehiaketa historia hurbileko beka izango da aurrerantzean
2005eko irailaren 12a
1983. urtean Debako Udalak sortutako Tene Mujika ipuin lehiaketa, historia hurbileko beka izango da aurrerantzean. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatuko dute eta Euskal Herrian azken 50 edo 60 urteetan gertatutakoei buruzko idazlanak sustatuko ditu. Beka deialdiaren lehen ekitaldiko irabazleak 6.000 euro jasoko ditu eta liburua kaleratzeko aukera izango du.