"Badira telefonoa hartu eta beti erdaraz hasten diren euskaldunak. Mezua grabatzera erdaraz gonbidatzen zaituzten erantzungailuak ere asko dira euskaldunen eta euskaltzaleen artean. Baita mezua erdaraz uzten dutenak ere. Zoritxarrez, telefonoa bera da erdalduna askorentzat. Ez dute euskaraz egin dezakeenik uste. Kuartelean bezalaxe, telefonoan ere, badaezpada, erdaraz egin behar dela iruditzen zaie. Horrenbesterainoxe daude hezurretaraino sartuak ohiturak eta beldurrak. Harritzekoa al da telefono-zerbitzu enpresa bakar batek ere euskara ez ezartzea?" (2006/05/28)