argia.eus
INPRIMATU
Telefono fakturei agur
  • Zenbat aldiz moztu behar izan ote ditugu gure telefono bidezko solasaldiak kostako zitzaigunaren beldurrez? Teknologia analogikoaren garaian hilabete bukaerako fakturaren itzala luzeegia izan da elkarrizketa lasaiak eduki ahal izateko. Poltsikoa hustu edo berriketa een. Orain ordea, badirudi Internetek horrelako buruhausteak kenduko dizkiela etxeko hitzontzienei. Ordenagailuari esker, inork gure sakelan atximurrik egin gabe lasai asko egin ahalko dugu berriketan. Eman eskerrak Skype bezalako programei.

2006ko abenduaren 15
Skype programaren bidez ama bat bere alabarekin hitz egiten

http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2067&28820