Telefonia Aizarotzen, urteak irtenbiderik gabe

  • Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako gobernuei nahiz Basaburuako Udala kudeatzen duten pertsonei telekomunikazioak nazionalizatzea eskatu die Aizarozko Auzo Elkarteak gutun honen bidez.    


2016ko maiatzaren 10an - 09:02

Ehunka ordu eman ditugu 1004 zenbakira deitzen, eta beti erantzun berdina eman digute: arazorik ez dagoela; eta gainera, gure deia beste zerbitzu batzuk eskaintzeko baliatzen dute, hain zuzen ere estaldura faltagatik eskuraezin ditugun zerbitzuak eskaini ere.

Egoera ulertzeko, aipatu behar da gure herrian telefono linea berri bat eskuratzeko, norbaitek baja egin behar duela, linea kopurua beteta dagoelako. Interneteko abiadurari dagokionez, egoera hoberenetan 2,5 Mgps-eko abiadura dugu deskargatzeko, eta “normal” dabilela diogu. Abiadura froga edo “test de velocidad” egitean, 0,4 Mgps-eko abiadura ematen du beste batzuetan, eta beste egun batzuetan, linea erabat kolapsatuta egoten da eta lana beste momentu baterako uztea izaten da egokiena.

Gure herrian bizi garenotako batzuek Interneten bidez egiten dugu lan; UEUn, itzultzaile lanetan, informatikariak...

Askotan entzun izan dugu jende gutxi eta urrun bizi garela, ez dugu inoiz aditu ordea berdin ordaintzen dugula zerbitzurik jaso gabe.

Urteak daramatzagu egoera honetan, eta telefono enpresei deitzeaz nekatu gara; zerbitzua ez dute hobetzen hitz eman diguten bezala, argi dago buruan duten gauza bakarra errentagarritasuna eta diru irabaziak direla.

Horregatik uste dugu, telekomunikazio afera hau zerbitzu gisa ikusiko dutelakoan, batzuetan lana eduki ahal izateko ezinbesteko baldintza den heinean, gure hurbileko erakundeengana zuzendu behar garela.

Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako gobernuei eskatu nahi diegu nazionaliza ditzatela telekomunikazioak, edo eman ditzatela legeak, beste herrialde batzuetan (Frantzia, Finlandia..) dituzten zerbitzuak eta kostuak hemen ere eskaini ahal izateko.

Eta Basaburuako Udala kudeatzen duten pertsonei ere eskatzen diegu gure ahotsa entzun eta norabide honetan indarra egin dezatela.

*Edurne Koch, Gorka Etxeberria eta Iraia Amundarain
(Aizarozko Auzo Elkartearen izenean)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude