argia.eus
INPRIMATU
“Telebistak ezin ditu inoiz gurasoak edo senideak ordezkatu”

2010ko maiatzaren 12a

"Telebista umezain txarra da, haurrak bakarrik telebistaren aurrean uzten baditugu. Hezkuntza baliabide gisa erabiltzen badugu, eta helduok haurrekin ikusten ari garenaren inguruan jokatzen badugu, aldiz, umezain ona izan daiteke telebista (...) Telebistak gauza on asko ditu: beste herrialde eta kultura batzuk ezagut daitezke, kirol erronkak, motibazio ahalmena du... Haurrekin telebista ikusi eta telebista bat baino gehiagotzat hartzen bada, egokia izan daiteke. Baina telebistak ezin du inoiz gurasoa edo senidea ordezkatu". (2010-05-12)