argia.eus
INPRIMATU
Telebistak duen eraginaz jabetzeko jardunaldiak antolatu ditu Hik Hasik
2005eko azaroaren 09a
Hik Hasi aldizkariak telebistak eta irudiek egungo gizartean duten eraginaz jabetzeko jardunaldiak antolatu ditu abenduaren 3rako. Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohiak, Lolo Rico haur eta gazteei zuzendutako programen zuzendari eta gidoilariak, Antton Alfaro Lezoko herri eskolako irakasleak, Fito Rodrigez EHUko irakasleak eta Asier Altuna eta Telmo Esnal gidoigileek hartuko dute parte, Donostian egingo diren Telebista eta Hezkuntza jardunaldietan.