Telebista kateek euren edukiak Internet bidez zabaltzea debeka dezakete

  • Telebista kateek Internet bidez euren edukiak zabaltzen dituzten zerbitzuak debeka ditzakete baimena eskatu gabe. Europako Justizia Auzitegi Gorenak hartutako erabakia da, eta etorkizunerako aurrekaria ezarri dezakeen auzia da.


2013ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Telebista edukiak emititu nahi duenak baimena lortu beharko du lehenik (Argazkia: roku.com)

Britania Handiko kate batzuek salaketa jarri zioten TVCatchup webguneari, beren seinalea zuzenean emititzeagatik. Internet bidezko zerbitzu hori Erresuma Batuko telebista lizentziadunek bakarrik erabili dezakete. Hau da, bertan telebista “legalki” ikus dezaketenek. TVCatchupek publizitatearen truke lortzen ditu etekinak, eta ustez, horrek haserrarazi ditu edukien jabeak.

Epaileen arabera, telebista kateak emititzen dituzten edukien jabe intelektualak dira eta, beraz, zabaldu nahi duen orok baimena eskatu behar du. Halaber, Europako Justizia Auzitegi Gorenak kalteak ordaintzera behartuko du TVCatchup.

TVCk dioenez, erabaki honek ez du bere eduki osoa arriskuan jartzen. Izan ere, haien arabera gero eta gehiago dira borondatez gehitzen ari diren telebista kateak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telebista
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]


2023-05-12 | Sustatu
Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]


2023-05-05 | Euskal Irratiak
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute

Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude