Telebista baino ordenagailu gehiago gure etxeetan, lehenengoz

  • Azken belaunaldiotan telebista izan da gure etxeetako izarra, gure gailu teknologiko kuttun eta erabiliena. Telebista egon da gure bizitzaren (eta etxebizitzen) erdigunean; salbuespen ziren telebistarik gabeko etxeak. Bada, azken inkesten arabera, 2016an bukatu da (betirako?) telebistaren nagusitasun hori. Dagoeneko etxe gehiagotan dago ordenagailu bat (%85) telebista baino (%84). Aldaketa historiko baten aurrean gaude, besteak beste, ikusentzunezko kontsumoan ere eragin nabarmena daukana.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 21an - 13:48
Argazkia: Wikipedia.

Espainiako telekomunikazio behategiarenak dira goian aipatutako datuak (2016ko txostenean jasoak). Espainiako datuak dira, baina mundu osoan gertatzen ari direnaren adierazgarri. Zenbait belaunaldiz telebista izan da gizakion gailu teknologiko kuttunena. Oso denbora laburrean, ordea, ordenagailuek (eta mugikorrek) hartu dute bere tokia.

Duela 2 urte eskas, etxeen %99etan zegoen telebistaren bat. Gaur egun %84ra jaitsi da proportzio hori. Ordenagailua, aldiz, %85ean dago. Izan ere, gaur egun, telebista ikusteko ez baita telebistarik behar; are gehiago, "telebista ikusteko" gailu hoberik bada telebista ikusteko: ordenagailua.

Ikusentzunezkoak kontsumitzeko eredu berriek ekarri dute ordezkapen bizkor hori. Telebista tradizionala gero eta gutxiago ikusten da, streaming plataformak gero eta indartsuago daude,... Azken batean, "telebista" edozein unetan eta edozein tokitan ikusi nahi dugu, eta horretarako egokiena ordenagailua da, eta ez horrenbeste hormara kateatuta daukagun pantailazar bat. Ordenagailuak, gainera, beste hainbat erabilera ere ematen dizkigunez, garbi dago joera gero eta nabarmenagoa dela ordenagailuen alde.

Belaunaldi eta portaera aldaketa historiko baten erdi-erdian gaude. Telebistak zaharkituta geratu zaizkigu.

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram aplikazioaren blokeoa eten du, Poliziak ondorioak ikertu bitartean

Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.


Eguneraketa berriak daude