"Arteko eragileen merkatu katea da zalantzan dagoena oraintxe. Kultura ekoizpen eta kalitatearentzako hain garrantzitsu diren bitartekariak alegia. Nazioartean, ekoizle eta banatzaile askok argi ikusi dute aldaketa: musika baino, musikaria da gaur egun 'saldu' egin behar dena. Hori horrela, Madonnaren kasu aitzindaria: Warner Music enpresarekin apurtu eta kontzertuak antolatzen dituen Live Nation enpresarekin tratua sinatu zuenean. Estatuan badago, 3.000 CD baino saldu gabe, 50 kontzertutik gora eman duten taldeen istoriotxo bereziak: festibaletik festibalera, kartelak betez". (2007-12-26)