Mugikor berria primerakoa da, igortzen dituen uhinak ez hainbeste

  • Aste honetan World Mobile Congress jardunaldiak izan dira Bartzelonan. Telefono mugikorretako berrikuntzei buruzko nazioarteko topaketa horretan aipatu ez diren kontuak salatu ditu kutsadura elektromagnetikoaren aurkako Espainiako Estatuko plataformak.


2014ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Teknologia berriek gaixotasun larriak sor ditzazkete.

EKEUKO-COVACE (Elektromagnetismoak Kaltetuen Euskal Koordinakundea) elkartearen oharra argitaratu du Herrikolore webguneak.

Idazki horretan Europar Batasuneko estatuei gomendatu diete patrikako telefonoek osasunari eragin diezaioketen kalteak nola murriztu erakusteko kanpaina informatiboak heda ditzatela. Telefonoen uhinek sortutako gaixotasunak eta horiek ekar ditzaketen heriotza goiztiarren tasak murriztea da plataformaren helburu nagusia.

Bartzelonan egin berri dena bezalako jardunaldiak kritikatu dituzte plazaratutako oharrean, segurtasun protokoloa jarraitzen ez dituzten produktuen komertzializazioari laguntzen dietela argudiatuz.

Horregatik, plataforma proposatzen duen Osasun Publikoaren Lege Orokorrean agertzen diren segurtasun oinarriak betetzea exijitu diete estatuei. Beteko ez balute, osasunaren aurkako hutsegite larria egiteko arriskuan egon daitezkela salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikorrak
Teknologiarekiko lilurak ez dezala hezkuntza itsutu

Ez ote dugun kaka-nahaste ederra eskoletan, zer den hezkuntza digitalizatzea, ikasleak gai baten bueltan Interneten bilatzen jartzea al den bidea, zer ari garen galtzen teknologia bitartekari den ikas-prozesuetan, adimen artifizialak nola eragiten duen, eskolan teknologia... [+]


Mugikorrek umeak errentagarri bihurtzen dituzte

 Oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua.


2024-03-07 | Sustatu
5 urte bete ditu Egunean Behin jokoak

Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.


Altxa Burua Okondo taldea sortu dute hainbat gurasok, smartphonearen erabileraren adina atzeratzeko

Okondoko zenbait familia elkartu dira egitasmoan, kezkatuta baitaude Interneterako sarbidea duten sakelakoen eraginagatik adingabeen hezkuntza eta emozioen garapenean. Euren proposamena da 16 urte bete arte ez ematea gazteei horrelako gailurik eta apurka-apurka egitea, nerabeak... [+]


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude