argia.eus
INPRIMATU
Teknologia berriak eta Durango
2004ko abenduaren 13a
"Azkenaldion euskaldunok berriro atzean gelditzen ari garela sumatzen duen bakarra ez naiz, Aitor Lopez de Aberasturiri Argiakoek eginiko elkarrizketan sumaketa bera. Nire iritziz, 1998 aldera, teknologia berrien trena ihes egiten ikusi genuen (...) Ondoren, 2001 aldera, Konekta Zaitez eta enparauen aitzakitan, Finlandiarrak ginen espejismoa saldu nahi izan ziguten beste arloetan ere Aurrera doan herria ei garenez... Baina edukiak dira inportanteena eta hemen subentzionitisak kutsatutako kolektibo teknofoboa dugu euskalgintza ofizialean buru (...) Bitxia da baina euskal webgune berrien berri izateko era bitxien antologia idatz nezake, horiekin eta beste askorekin gertatu zaigu euskal internauta gehienoi. Euskalgintzan dagoen autismoaren adierazgarri?" (2004-12-11)