Herriaren onarpenarekin robotizatu dugu kultura. Kultura, aisialdia teknologizatu dugu, deitu diezaiokegu teknoinperialismoa. Telebista, irratia, musika diskoa, MP4-a, bideoa eta musika interneten, txoko guztietan ditugu.
Esan dezakegu sustantziarik gabeko adikzio bat direla, populuak bere egin duena, eta lotuta duena. Giro sozial ia guztietan sartuta ditugu: tabernetan, etxeetan, supermerkatuan, zenbait lantegitan, kotxean, kalean mugikorreko bideoak begira. Zalantzarik gabe gailu horietaz abusatu egiten da. Gailu horien soinua, itxuran gizatasuna duena baldintzatzen dute giro sozial gehiegi gailu horien kontsumoak ez du sormena lantzen, telebistari begira egoteak hipnotismo pitin bat du, eta produktua emana ematen zaigu, ohartzeke robot baten aurrean gaudela itxuran gizatasuna duena.
Gailu merkeak dira, eta are gehiago, haren kontsumoa. Hor bere arrakastaren zioa. Gizakion komunikazioan, beraien zaratapean, degradazio puntu bat dakarte eta azalkoikerira eramaten ditu elkarrizketak. Faktore psikologikoa jokatzen dute, eta gizarte honetan hor huts egiten dugu.
Faktore psikologikoan gaixotasun mentala zabaltzen eta hedatzen ari da. Giro sozial naturalak murriztu dira. Eta horrela gaizki gabiltza. Giro sozial naturalak heldutasunaren iturburu dira, eta horien eskasia arazo sozialak, deskonexioak, ez ulertzeak, aberri faktorearen ahuleria, drogarekiko jarduera, eta esan bezala, arazo mentalak sor ditzake.
Iraultza baten premian gaude, eta behar den energia gailu horiek gabeko energia iturrietatik jasoko dugu. Euskal Herria ez da disko bat, Euskal Herria ez da ETB1, Euskal Herria aldamenean duzun gizaki gizatasunezkoa da, zerbait zuzena eta erreala, apala eta indartsua, ez da gailuaren ameskeria eta ispilatzailea. Gailuok debekatzea beste biderik ez dago mundu mailan gizatasuna gailendu dadin. Droga psikologiko baten aurrean gaude.
Jon Otero Uribarren