Ez zen zaila. Nahikoa zuten dozena erdi esaldi motz euskaratzea. Baina ACBko publizitate saileko kideek esaldi bakoitzeko ia hanka-sartze bat egin dute saskibaloiko Errege Kopa iragartzen duen bideoan. Eskerrak Gasteizen jokatuko den...
“Fernando Buesa Arena pavilioia”
“8 talde titulu bat bila”
“7 partidu cirraragarri”
“5 irabazi ditu kopa erregeak”
“1 titulu 1 kopa”
Hala da. Gasteizek Errege Kopa hartuko du. Alegia, El rey toma copas en Vitoria.
> Ikusi iragarkiaren euskarazko bertsioa (zerrendako laugarrena da).
Oharra: Jon Tornerren Slump doktorearen zaintiratua blogetik hartutako artikulua.
Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]
Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]
2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]