argia.eus
INPRIMATU
Tanttakak Donostia Antzerki Saria jasoko du gaur, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean

2008ko martxoaren 27a

Tanttaka taldeak VIII. Donostia Antzerki Saria jasoko du gaur Victoria Eugenia antzokian, Emakumeak izarapean obragatik. Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren baitan, ekimen ugari izango da Euskal Herri osoan. Victoria Eugeniako ekitaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da. Fernando Bernuesek zuzenduko duen ikuskizunaren ostean, Donostia Antzerki Saria irabazi duen obra eskainiko du Tanttakak. Iñaki Olazabalen eskultura bat eta 10.000 euro jasoko ditu. 8.000 euro orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2010. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berria eskaini beharko du Donostian.