Ostiral iluntzean atxilotuak izan ostean, larunbata goizeko 02:00tan askatu zituzten bi feministak. Mozal Legeaz gai delitu penala egozten zaien ez dago argi. Horrez gain, beste 12 pertsona behintzat identifikatu zituen poliziak, Talkak jakinarazi duenez.
Talka gune okupatu feminista ostiralean itxi zuen Ertzaintzak, eta momentuz horrela dirau. Desalojoaren aurkako protestetan Ertzaintza feministen aurka oldartu zen, besteak beste bi emakume atxilotuz eta behintzat 12 pertsona identifikatuz.
Atxilotuak larunbat goizaldean geratu ziren aske. ARGIAk haietako batekin hitz egin du. Ez dute argi zer den egozten zaiena. Hasiera batean, polizia etxean, bide penaletik desobedientzia larria egotzi zietela jakinarazi zieten, eta goizean epaile aurrean deklaratuko zutela. Ondoren isun administratibo baten ziurtagiria eman zieten, mozal legearen bitartez “konfinamendu garaian baimendu gabeko mobilizazio bat” egiteagatik. Poliziak adierazi zien hala ere bide penalak jarraitu egingo zuela, baina azkenean epaitegian deklaratu aurretik eta egozten zaien ustezko delituaren ziurtagiririk gabe askatu zituzten. Atxilotuen abokatua informazioa biltzen ari da.
Itxaron egin beharko da jakiteko bai bi atxilotuen aurkako isunaren zenbatekoa, bai identifikatutako gainontzeko pertsonei isunak bidaltzen dizkien Ertzaintzak.
Kazetarien lana oztopatua
Talkak identifikatutako hamabi pertsonen artean bi kazetariak direla adierazi du. Hala Bedi-k jakinarazi zuen ostiralean bertan Ertzaintzak bere kazetari bati telefonoa kendu ziola identifikatu bitartean.
🔴🔴Atxilotutako bi kideak goizeko ordubietan aske geratu dira, desobedientzia larriaren akusaziopean. 12 identifikazioren berri izan dugu, horien artean bi kazetari.
Errepresioari auzo defentsa feministaren bitartez aurre egingo diogu!#AdolfoYUrtaranTalkaseraVuestroVietnam pic.twitter.com/5EwwQx1jSf
— Talka (@TalkaGasteiz) May 9, 2020
⬇️ Hala Bediko kazetari bati telefonoa kendu dio Ertzaintzak, identifikatzen ari dira pic.twitter.com/fri8918gdu
— Hala Bedi (@halabedi) May 8, 2020
Normaltasun berria Gasteizko Alde Zaharrean: Jende gutxi eta polizia asko kalean.
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) May 8, 2020
Herritarrak identifikatzen dituzte oraindik tarteka. Bideoan identifikazio bat. Grabatzen gaudela ikustean aldentzeko esan digute, ez dugunez egin leku ezkutu batera eraman ditu emakumeak poliziak. pic.twitter.com/dbKF6YqCpY