Talde antimilitaristek Nafarroako Gobernuari eskatu diote ez ditzala gastu militarrak ordaindu

  • "Nafarroak Espainiari egiten dion diru ekarpenaren artean 100 milioi euro bideratzen dira armamentua finantzatzera", azaldu du Joseba Andoni Romeo Alternatiba Antimilitarista taldeko kideak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 05an - 15:26

Armak egin daitezen eta Bardeako Tiro Poligonoa ekonomikoki babesteko dirutza bideratzen dute Gobernuek. Nafarroak Espainiari urtero egiten dion diru-ekarpenaren baitan, gutxi gora behera 100 milioi euro bideratzen dira halakoak finantzatzera. Horixe salatu dute parlamentuan talde antimilitarista zenbaitek. Espainiako Defentsa Ministerioaren aurrekontua 17.000 milioi eurokoa da. Hori, bakearen alde lan egiten duten entitateen esku geratu beharko litzatekeela uste dute Alternatiba Antimilitarista taldeak, KEM-MOC eta Setem Nafarroak. Eskaera zenbait egin dituzte: 

Nafarroak ez ditzala armak egiteko baliatzen den dirua bideratu. Hitzarmen Ekonomikoaren bidez Defentsa Ministeriora bideratzen dena, ez ordaintzeko

Errenta aitorpenean egon dadila laukitxo bat halakoak finantza ez daitezen eskatuko duena. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


2023-04-05 | Uriola.eus
Abian da gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina

Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.


Eguneraketa berriak daude