Talaimendiko txaletaren irregulartasunek ez dute etenik

  • Orio eta Zarautz artean, Talaimendin eraikitzen ari diren txaletaren hamaikagarren irregulartasuna salatu du Alberto Uriona kazetariak. Azken horretan, Aiako Udalak —EAJren esku— txaleterako sarrera bidea modu irregularrean legeztatu duela dio A la contra blogean.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 15a
Talaimendiko txaleta. (Arg.: A la contra)

Maite Garrastazu Zarautzeko EAJko zinegotzia ari da txaleta eraikitzen, eta Lurren Legea hausten duela salatu dute. Eraikuntza babes bereziko landa gunean dago, baita igarobide ekologiko batean ere. Hala, egoera kaskarrean legokeen baserri bat berreraikitzea baimentzen du soilik legeak.

Txalet berria baserri zaharra baino 2,5 aldiz handiagoa da, eta baserriaren jatorriko lekutik 200 metrora eraiki dute. Eraikuntza baimena eskatu zenean 2010ean bizitoki bezala aurkeztu zuten, baina sukalde industriala, eta hamaika gela —bakoitza bere komunarekin— dituenez, hotel bat eraikitzen ari direla salatu dute. Gainera, eraikuntza ingurua hesitu, eta mendira igotzea galarazi dute.

Hala ere, Udalak eraikuntza legeztatu du, eta horrek kexa ugari sorrarazi ditu. Eraikuntzak hainbat prozesu judizial eta administratibo izan ditu, besteak beste, Udala espediente urbanistikoa ematea ukatzeagatik Ertzaintzari eta salatzaileei. Azken salaketa, baina, sarbidearen kontura ezarri diote.

Txaleterako sarbidea lizentzia gabe eraiki zuten, eta abuztuan, obra amaituta zegoenean, Udalak lanak geldiarazi zituen. Abenduan, ordea, berme teknikorik eman gabe eta baldintza bakarra jarrita, aparkamendu plazak murriztea, sarbidea legeztatu zuen. Garrastazu familiak ez du baldintza bete, eta hilabeteko epean bete ezean, 600 euroko isuna ezarriko dio Udalak.

Kanal hauetan artxibatua: Hirigintza  |  EAJ  |  Zarautz  |  Orio  |  Aia

Hirigintza kanaletik interesatuko zaizu...
Altzako egoera urbanistikoa, eraikuntza berri bat

Azken hilabete honetan jakin dugu Donostiako Udalak Uliako Viveros-eko eremuan etxebizitzak eraikitzeari uko egin diola eta bizilagunen elkarteak hiri-parkea bezala sailkatua izan dadin eskatzen duela. Uliako herritarrak zoriondu besterik ezin dugu egin aipatu eremua babestea lortu dutelako. Eta guk inork baino hobeto dakigu zein zaila den hori, azken batean Altzan 18 urte daramatzagulako Auditz-Akular eremuan parkea egin dadin eskatzen eta oraindik ez dugu lortu.


Ustelkeriak Sabin Etxearen atea jo du

Euskal Herrian inoiz epaitu den ustelkeria kasu handienetakoa da De Miguel auzia. Besteak beste, dirua zuritu, legez kanpoko komisioak jaso eta hirigintza operazioekin iruzurra egitea egozten diete Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohiaz gain auzipetutako beste 25 laguni, horietako asko alderdi jeltzaleari oso lotuak. Ikusteke dago euskal Gürtelak zer faktura ekarriko duen, baina Sabin Etxean aspaldi ari dira altzariak estaltzen alderdia ahalik eta gutxien zipriztintzeko.


2018-06-10 | Amaia Lekunberri
Erakusleiho-hirian, distira propioari eusten

Apirilaren 26an Bilboko Etxebarrieta Anaien plazan egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuen bere burua Piztu Bilbo, Itzali MTV plataformak. Hilabeteko tartearekin hitzartu garenerako, ostera, plataformak eragile izaera bereganatu duenez, aurrerakoan bere dinamika propioa eramango duela nabarmendu du bertako kide den Peio Ibañezek. Kolektibo ugaritako errepresentazioa duen taldea izanik, esan daiteke helburu berberarekin elkarlanean aritzeari neurria hartu diotela.


2018-06-10 | Jabi Zabala
I˝aki Uriarte. Arkitektoa
"Bilbo ez da inoiz bizi izan itsasadarrari bizkar emanda"

Ondarearen defendatzaile sutsu eta sarritan bakarkakoa dugu Iñaki Uriarte Palacios arkitektoa (Bartzelona, 1946). Bereziki Bilboko Portuko eta itsasadarraren inguruetako ondarea sakon ikertu du. Turistei kontatzen zaien bertsio ofizial azaleko eta onberaren oso bestelako kontaera kritikoa osatu du, azken 24 urteotan, itsasadarrean behera egiten dituen ibilbide gidatuetan transmititzen duena.


2018-05-24 | ARGIA
"Pelotazo urbanistiko" saiakeraz ohartarazi du Irabazi Barakaldok

Barakaldoko Burtzeña auzoan, A8 alboan, eraiki nahi dituzten etxebizitza-blokeetan "pelotazo urbanistiko" zantzuak daudela salatu du Irabazi alderdiak.


2018-05-24 | Anboto
2.300 sinadura batu gura ditu Durangoko Erabaki plataformak, trenbideko lurrei buruz galdeketa eskatzeko

2006an trenbide zaharreko eremurako landutako plan bereziak bost etxe dorre –554 etxe guztira– jasotzen zituen, aisialdirako guneez gainera. Bada, proiektu horren aurka dauden herritar batzuek Erabaki izeneko plataforma sortu dute, eta eremu horretan egingo dena herri galdeketa baten bidez erabakitzea gura dute. Asteazkenean egin dute aurkezpena, Maristak ikastetxean, eta ikusmin handia sortu du. 100 lagunetik gora batu dira, aretoa bete dutenak.


2018-05-20 | Saioa Baleztena
Gala Pin. Ekintzailea politikan
"Legedia aldatu behar da, espekulazioa sustatu ordez, zigortzeko"

Filosofia ikasketak dituen arren, kaleko borroketan eskolatutakoa da Gala Pin (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1981). 2003an utzi zuen jaioterria Bartzelonako auzo mugimenduetan murgiltzeko, eta 2015eko maiatzetik Bartzelonako Udalean En Comúko zinegotzia da.


Agus Rodriguez, barrako barrikadatik
"Metroa, AHTren geltokia... Donostia zer izango da, Montecarlo bat?"

Inoiz joan bazara Donostiako Alde Zaharreko Rekalde tabernara, seguru barraren atzean ikusiko zenuela Agus Rodriguez, irribarrez, batekin edo bestearekin hizketan. Nor da, ordea? Bere hitzetan: “45 urteko gazte bat, euskaldun berri zaharra, donostiarra, semea, aita, anaia, lankidea, batzuetan nagusia, eta militantea”. Tabernaren azken urtearen atarian hitz egin dugu berarekin.


2018-05-03 | Amaia Lekunberri
'Lokomotorak': Bilboko Atxuri auzoko beharrizanei begira abiatutako dinamika

Bilboko Metroaren linea berriaren irekieraren ondorioz Atxuriko tren geltokira ez da trenik helduko laster, beronen itxiera 2019 hasieran aurreikusten baita. Geltoki historikoaren itxiera auzoak izango duen aldaketaren adierazle bezala ulertuta, Lokomotorak dinamikak geltokia aldarrikatzen du. 


2018-04-03 | I˝igo Gandarias
Hirigintza, bidesariak eta nazio eraikuntza

Askotan bidesarien inguruan hitz egiten dugunean Katalunia datorkigu burura eta famatua bihurtu den “¡No volem pagar!”, baina gurean ere arazo larria daukagu. Nazio eraikuntzan sekulako garrantzia dutela iruditzen zait, zuzenki lotuta dagoen afera, betiere nazioa zazpi lurraldeak kontuan izanda.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude