"Tafalla oso herri solidarioa da eta epaiketa honen bitartez hori galarazi nahi dute"

  • Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte asteazkenean. Iazko udan Tafallako festetan presoen alde egindako ohiko brindisean parte hartzeagatik epaituko ditu Angela Murillok. Bi urteko kartzela zigorra, hiru urteko zaintzapeko askatasuna, bederatzi urteko inhabilitazioa eta 4.800 euroko isuna eskatu ditu fiskaltzak. Araizek erantzun dizkigu galderak.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko martxoaren 03a
Ezkerretik eskuinera: Gorka Labat, Fernando Sota eta Oier Araiz

Zer leporatzen dizuete?

Terrorismoa goraipatzea egozten digute. Jaietan urtero egiten dugu presoen aldeko brindisa. Ihaz Guardia Zibila agertu zen, argazki batzuk egin, txostena idatzi eta epaileari bidali zioten. Urriaren 24an deklaratu genuen Tafallan bideokonferentzia bitartez, ez genuen Madrilera jaitsi behar izan. Deklarazio horretan epaileak erabaki zuen delitu zantzuak egon zitezkeela eta epea ireki zuen fiskaltzak salaketa mahai gainean jartzeko. Fiskalak salaketa jarri zuen, eta herenegun deitu gintuzten esateko epaiketa martxoaren zortzian izango dela.

Epaiketaren salbuespen egoera salatu duzue.

Ikusarazi nahi genuen auzia ez dela gure kontrakoa, pertsona bezala, baizik eta Tafallan ezarri duten salbuespen egoeraren testuinguruan ulertzen dugula. Azken urteetan, behin eta berriro, iskanbila sortu dute brindisaren harira. Tafalla beti izan da oso herri solidarioa, eta ez soilik presoekin, eremu guztietan baizik. Hori galarazi nahi dute kartzela zigorren bitartez. Herriarekiko jazarpen eta eraso bezala ulertzen dugu.

Urtero egiten da brindisa jaietan. Zergatik epaituko zaituzte orain?

Egiten dugun irakurketa da ez zaiela gustatzen urtero ekitaldia egiten jarraitzea nahiz eta haien erasoak jaso. Aurten “honaino” esan dute, eta muturreraino eramaten saiatuko dira. Urtero saiatzen dira brindisa zapuzten, beldurra sortuz eta jendea auzipetzen, baina ez dutenez lortu elkartasun oihu hori isilarazten, aurten ahal duten guztiarekin etorri dira.

Zer asmo duzue egoera salatzeko?

Plan bat genuen pentsatuta, uste baikenuen epaiketa bi edo hiru hilabete barru izango zela. Baina azkenean astebete daukagu epaiketa prestatu eta herrian mobilizazioak antolatzeko. Gure apustua igandean egingo dugun manifestazioa izango da, Tafallako plazan bilduko gara 13:00etan. Sare sozialetan eta prentsan ere salatu nahi dugu gertatzen ari zaiguna, baina lau egun ditugu soilik. Epaiketaren ostean ikusiko dugu zer ondorio ekarri dezakeen, irakurketa egin eta behar duen erantzuna emango diogu.

Kanal hauetan artxibatua: Epaiketak  |  Euskal preso politikoak  |  Tafalla

Epaiketak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-09 | Aiaraldea.eus
"Lasai eta indartsu noa kartzelara, badakit herri osoa dudala atzean"

Julen Ibarrolari (Amurrio, 1993) urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, errotulki batekin pintaketa bat egiteagatik. Terrorismoa goratzea leporatzen diote.


Auzitegi Nazionalera joateari uko egin dio La Haine eta Ahotsako kolaboratzaile batek

Terrorismoa goratzea egotzi diote Ahotsa.info-ko eta LaHaine-ko kolaboratzaile Ruben Ollo Olazti-ri eta prentsa ohar baten bidez ohartarazi du "desobedientzia" ariketa egin, eta ez dela epaitegira azalduko.


2018-01-10 | Topatu.eus
Sententziaren zain geratu dira auzi politiko baten aurka protestatzeagatik epaitutako 50 lagunak

Alcala de Henareseko auzitegian izan da berrogeita hamar lagunen aurkako epaiketa. 2015eko epaiketa batean egindako ekimen sinboliko batengatik, desordena publikoa egotzi zieten, bost hilabeteko espetxe zigorra eskatuz bakoitzarentzat. Asteartean eman dute amaitutzat epaiketa, eta sententziaren zain geratu dira.


2018-01-08 | Topatu.eus
50 lagun epaituko dituzte asteartetik aurrera Madrilen, epaiketa batean herri harresia irudikatzeagatik

Alcalá de Henareseko epaitegian izango da 50 lagunen kontrako epaiketa. Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat 2015eko epaiketa batean publiko gisa herri harresia irudikatzeagatik eta gazte auzipetuei babesa emateagatik.


2017-12-24 | Andoni Mikelarena
Zapaldua zapaltzailearekin parekatzeko saiakera

2013ko urriaren 12an, ustez, neonazi batzuei eraso egitea egotzita auzipetu zituzten Kataluniako sei antifaxista. Azaroaren 29an amaitu zen epaiketa eta auzitegiak erabakiko duenaren zain daude. Gorroto delituen Fiskaltzak hamabosna urteko kartzela zigorra eskatu du bost akusaturentzat eta lau urte eta erdikoa seigarrenarentzat. Zapaldua eta zapaltzailea maila berean jarri nahi izan dituztela salatu dute auzipetuek. Egoeraren berri emateko Euskal Herrian izan dira eta ARGIAk haiekin hitz... [+]


2017-11-28 | Axier Lopez
Agur eta ohore adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida gosea baino zaharragoa da. Ezin konta ahala iritzi daude, gaia filosofiaren mailaraino eramanez. Espainiako erregimenean, ordea, ez dago zalantzarako tarterik. PPren eskutik, arauz –Mozal Legeak– eta epaiz josten ari da autozentsura ideologikoa. Gurpil errepresiboaren azken itzuliak Andeka Jurado harrapatu du: Twitterren bertxiotzeagatik lehen zigortua da.


2017-11-22 | Guaixe .eus
Altsasuko auzia apirilean epaituko da

Zigor Kodeko terrorismo delituei buruzko 573 artikuluan oinarrituta auzipetu dituzte altsasuarrak. Haietako hiru espetxean daude eta epaiketa aurretik askatzen ez badituzte behin behineko 17 hilabeteko espetxealdia egina iritsiko dira


2017-11-19 | Axier Lopez
Errenteriako hiru gazteak libre utzi dituzte epaiketaren zain

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak baldintzapean libre utzi ditu martxoan atxilotu hiru gazte errenterriarrak. Espetxean izan dira orain arte Iruñeko manifestazio baten ostean sortutako istiluen harira.


2017-11-10 | Hala Bedi
Lau urteko kartzela zigorra parranda gau anekdotiko batengatik
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Bi gasteiztar, Xabi Valdor eta Ander Martinez de Agirre, espetxeratze arriskuan daude 2016ko ekaineko jai kontestuko anekdota baten ondorioz. Zoritxarrez, larria da egoera eta ez da anekdota soil batean geratuko. Azaroaren 13an, astelehenean, epailearen aurretik pasatzera deituta daude.

Parranda egun normal bateko pasarte bat izan beharko lizatekeenak kinka larrian jarri ditzake orain bi gazteak: 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe eskaera bakoitzarentzako. Hori gutxi balitz, 3.581€-ko... [+]


2017-11-07 | Axier Lopez
Errenteriako hiru gazteak libre utzi dituzte epaiketaren zain

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak baldintzapean libre utzi ditu martxoan atxilotu hiru gazte errenterriarrak. Espetxean izan dira orain arte Iruñeko manifestazio baten ostean sortutako istiluen harira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude