Joxean Muñoz orain arte Tabakalerako zuzendari izandakoak bere dimisioa aurkeztu du. Tabakalerako berrikuntza lanak murrizteko Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin ez dator bat. Markel Olanok "penaz" hartu du Muñozen erabakia.