Tabakalerako zine-eskola zuzentzeko lehiaketa publikoa astelehenean argitaratu da. Deialdiak ezartzen dituen baldintzen artean ez dago zuzendariak euskaraz jakitea.
Baliteke Tabakalerako Ikus-entzunezko Formakuntza Zentroa zuzenduko duen persona erdaldun elebakarra izatea, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua eta zuzendaritza adjudikatzeko argitaratu dituen baldintzetan ez baitago hizkuntza-gaitasunarekin lotutako irizpiderik.
Momentuz proiektuak aukeratzeko lehen fasearen baldintzak argitaratu dira eta hamabigarren atalean, puntuaketa zehazten duenean, irizpide orokor batzuk baino ez dituzte ezarri: proposamenaren “kalitatea” 45 punturekin baloratuko da, kontuan hartuz adierazpen formala, balio kulturalak barne hartzea, proposamenaren adierazgarritasuna eta presentzia.
Lehen fasean epaimahai batek baloratuko ditu proposamenak; bigarrena ez da zehaztu eta informazio publiko gabe egin daiteke
Puntu kopuru bera eman zaio Tabakalerarekin, Zinemaldiarekin eta Euskadiko Filmategiarekin egokitzeko gaitasunari. Eta azkenik, 10 punturaino baloratuko da proiektuaren jasangarritasuna eta bideragarritasuna.
Aurkeztutako proposamenak aztertuko ditu hiru laguneko talde batek: Ane Rodriguez, Tabakalerako kultura zuzendaria; Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; eta Lucía Olaziregi, Donostiako Zinemaldiko zuzendari ordea. Ondoren, bigarren fase bat iragartzen du astelehenean publiko egindako dokumentuak, baina ez du zehazten nolakoa izango den eta aukera ematen du azken erabakia informazio publikorik gabeko prozedura bidez hartzeko.
Eskola martxan, euskarazko ikus-entzunezkoen proiektua standby
PSEko Denis Itxaso Kultura diputatua izan da orain arte Tabakalerako zine eskolaren aurpegi instituzionala eta duela hilabete inguru esplikatu zituen Donostiako kultura garaikideko zentroan martxan jarri nahi dituen egitasmoaren xehetasun batzuk. Hiru lerro izango ditu formazio zentroak, zine-artxiboarekin, komisariotzarekin eta sorkuntzarekin lotuta.
Zuzendaritza adjudikatzeko deialdia baino lehen argitaratu zen obrak egiteko lehiaketa eta 285.000 euro baino gehiagoko kostua izango dute.
Tabakalerako formakuntza zentroa bat dator Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak 2015eko hauteskunde kanpainan egin zuen promesa batekin: Egiako eraikina ikus-entzunezkoen sormen gune bihurtzea. 2016ko Abadia saria emateko ekitaldian berretsi zuen asmoa, ñabardura batekin: bi proiektu desberdindu zituen, orain esleituko den formazio zentroa, batetik; eta euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzara bideratutako “esperientzia pilotu” bat bestetik. Bigarrenari buruzko informazio zehatzagorik ez dago oraingoz.
2.500 lagun batu dira larunbatean Iruñean EHEk euskararen ofizialtasuna eta burujabetzaren alde deitutako manifestaziora.
Azaitz Gartzia Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea elkarrizketatu du Ahotsa.info-k martxoaren 24an Iruñean eginen den manifestazioaren arrazoiak eta aldarrikapenak ezagutzeko. "Mugarik gabeko Euskara ofizialtasuna!" lelopean arratsaldeko 17.30ean abiatuko da autobus geltokitik.
Egoitz Txurrukak (@wearesurfers) Twitterren salatu duenez, Bilboko Las Bovedas tabernako zerbitzari bat oldartu egin zitzaion edariak euskaraz eskatu zizkionean. Haserre eta jarrera desafiatzailearekin zuzendu zitzaiola dio Txurrukak, berari gazteleraz hitz egiteko aginduz.
Idiazabal eta Elgoibarko futbol taldeek jarri zuten Manuel Sarrión arbitroaren aurkako salaketa, haien arteko partidan futbolariei debekatu egin zielako euskaraz hitz egitea. Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehiaketa-Batzordeak, baina, kasua artxibatu du, hura zigortzeko arrazoi nahikoa ez dagoela argudiatuta.
Martxoaren lehenetik martxoaren 15era arte aurrematrikulazio epea zabalik da Iruñerriko haur-eskoletan. Aurreko astean alabaren aurrematrikula egin genuen. Antsoainen egin nahi genuen, bertan bizi baikara, baina Antsoaingo Udal haur-eskolan ez dago euskarazko murgiltze eredurik.
Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkien mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzea ezinbestekoa dela uste du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak.
Euskaltzaindiaren eskariari erantzunez, Christian Prudhomme Frantziako Itzuliaren zuzendariak agindu du uztailaren 28an Senpere eta Ezpeleta bitartean jokatuko den etapan seinale elebidunak jarriko dituztela eta lasterketako mintzalari ofizialek mezuak euskaraz eta frantsesez emango dituztela. Hala jakinarazi du Euskaltzaindiak.
C.D. Elgoibarko presidente Jon Basurtok eta Idiazabal K.E.ko presidente Matias Aranburuk elkarrekin eskaini dute prentsaurreko agerraldia astearte arratsaldean Elgoibarren. Orain arte esandako guztiak berretsi dituzte. "Guk esandakoa da Idiazabalen gertatu zena", esan dute. Izan ere haserre daude Manuel Sarrion epaileak komunikabideetan eginiko adierazpenekin.
Larunbatean jokatu zen Idiazabal eta Elgoibarren arteko partidak zeresana ematen jarraitzen du. Lehen unetik epaileak euskaraz hitz egitea debekatu ziela salatu zuten jokalariek, berak euskaraz ulertzen ez zuenez ez zuela irainik jaso nahi argudiatuta. Hautsak harrotu ditu epailearen erabakiak eta eztabaidak mugaz harago izan du oihartzuna: BBC-k gaiari buruzko albiste bat egin du.
“Inork euskaraz hitz egiten badu, kalera doa”. Manuel Sarrión González epaileak mehatxua bota du asteburuan, Idiazabal eta Elgoibar taldeen futbol partidua hasi aurreko bileran, Idiazabalen.