argia.eus
INPRIMATU
Tabakalerak 70 milioiko aurrekontua izango du

2010ko abenduaren 16a
Tabakalera

Donostiako Tabakalerako Administrazio Kontseilua osatzen duten hiru erakundeek –Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak–, zentroa berritzeko lanak 2011ko apirilean hasiko dituztela iragarri zuten atzo, eta proiektuak 70 milioi euroko aurrekontua izango duela, hasieran aurreikusi baino 5 milioi euro gutxiago. Adierazi zutenez, Tabakaleraren ateak 2015ean irekitzea espero dute. Gainera, jakinarazi zuten laugarren bazkide baten bila ari direla, gastuei errazago aurre egite aldera.