Milioi bat euroko aurrekontua Tabakalerarentzat

  • Tabakalerako administrazio kontseiluak 2013rako 1.143.386 euroko aurrekontua onartu du. Proiektua babesten duten hiru erakundeen artean (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) osatu beharko dute kopurua. Lehengo urtean baino 18.000 euro gehiago izango ditu eskuragarri Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak.


2013ko martxoaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Tabakalerako administrazio kontseiluak 2013ko lehen bilera egin du (Argazkia: donosti-turismo.com)

Aurtengo lehen bileran, aurrekontuak onartzeaz gain, Eusko Jaurlaritza ordezkatuko duten kontseilari berriak hautatu dituzte: Cristina Uriarte hezkuntza sailburua, Joxean Muñoz kultura kontseilari ordea, Patxi Baztarrika hizkuntza politika kontseilari ordea, Clara Montero kulturaren sustapenerako zuzendaria eta departamentu beraren kabineteko zuzendari Jose Manuel Bujanda.

Beraz, Joxean Muñoz Tabakalerara itzuliko da. 2010ean zuzendari kargua utzi zuen, bere hitzetan, proiektuari dimentsio berri bat eman eta aurrekontuak murriztu zituztelako.

Eraikinean egiten ari diren lanak aurreikusitako erritmoan doazela azaldu eta urteko plana aurkeztu dute. Halaber, Proiektu kulturalari dagozkion gaiak ere aztertu dituzte, baina ez dute horren inguruko ezaugarririk plazaratu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude