Syriza: “Banku Zentraletik, EBtik eta Berlindik etorriko dira mehatxuak, ez merkatuetatik”

  • Yanis Varoufakis, Greziako Syriza alderdi ezkertiarreko kidea elkarrizketatu dute L'Antidiplomatico aldizkari italiarrean (Sin Permiso aldizkariak itzuli du). Datozen hauteskundeetan irabaziz gero, Gobernuak aurre egin beharreko erronkei buruz hitz egin du.


2015eko urtarrilaren 08an - 09:55
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Varoufakis: "Greziak ez zuen sekula Eurogunean sartu behar, baina orain ateratzeak mina eragingo digu". (Arg: Robert Crc)

“Greziaren susperraldiaz” hitz egiten zen Europar Batasunean duela gutxi arte, baina urtarrilaren 25erako herrialdean hauteskundeak deitu dituztenean lausotu dira ahots horiek. Gazteen langabezia-tasa %50ekoa da egun, eta bost greziarretik hiru pobrezia mailaren azpitik bizi dira, azken datuen arabera.

Varoufakisek EBko “makina propagandistikoari” egotzi dio susperraldi faltsu horren errua, “Troikaren neurri zorrotzak arrakastatsuak direla sinestarazi nahi izan dutelako”. Bere hitzetan, Grezian ez da susperraldirik egon.

Syrizaren programako proposamenetako batzuk dira zor publikoaren berregituraketa eta egoera benetan suspertu arte interesak ordaintzeari uko egitea. Azken inkesten arabera, irabazteko aukerak ditu alderdi ezkertiarrak.

“Irabaziko bagenu, mehatxuak ez litzaizkiguke merkatuetatik etorriko, Banku Zentraletik, EBtik eta Berlindik baizik”. Hauteskundeen ostean, Greziako banku sistema geldiaraztearekin mehatxatu ditzaketela uste du Varoufakisek.

Hausturarik ez

Eurogunetik ateratzeko aukera, hala ere, ez da Syrizaren helburuetan sartzen. “Ez gara eurotik irtengo. Greziak ez zuen sekula eurogunean sartu behar, baina orain ateratzeak mina eragingo digu”.

Tratatuak haustearen aldekoa ere ez da Varoufakis. Bere hitzetan, alderdiaren proposamenek ez dituzte orain arteko tratatuak urratzen, “orain ez delako horretarako unea”.

“Eurogunea, eta batez ere Europaren arima eta osotasuna salbatzeko New Deal bat behar dugu”. Elkarrizketetarako prest dago Syriza, baina "marra gorriak" igaroz gero, ezetz esaten jakingo dutela esan du alderdikideak, "edozein mehatxuren gainetik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
"Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da"

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude