argia.eus
INPRIMATU
Gutxienez 17 hildako Sydneyn, ospakizun judu baten aurkako erasoan
  • Igande arratsaldean izan da erasoa, Australiako hiri handienean. Oraingoz hildako 17 pertsona eta 40 zauritu utzi ditu tiroketak. “Komunitate juduaren aukako eraso terroristatzat” jo du tiroketa Poliziak.

BeƱat Badiola Etxeberria 2025eko abenduaren 15
RTVE

Australiako Sydney hiriko Bondin hondartzan izan da tiroketa. Judutarren ospakizun batean parte hartzen ari ziren 2.000 pertsonen aurka egin dute erasotzaileek. Aita-semeak dira erasotzaileak, Poliziak horietako bat hil du eta bestea atxilotu. Herritar batek geldiarazi du erasotzaileetako bat, eta sare sozialetan birala bilakatu da hori erakusten duen bideoa.

Lehen ministro Anthony Albanesek erasoa gaitzetsi du. “Bondinen lehertu den ankerkeria ezin da ulertu, gaur gauean hainbat eta hainbat familia pairatzen ari diren trauma eta galera amesgaiztorik txarrena baino haratago doa”, adierazi du.

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk esan du erasoa “antisemita “ izan dela eta errua bota dio Australiako lehen ministroari, The Guardian hedabidearen arabera. Netanyahuk Albaneseri abuztuan “ohartarazi” zion estatu palestinarra aitortzeak ondorioak izango zituela.

Hildakoak hamazazpi izan dira,