Sustrai elkartea ez doa Nafarroako mugikortasun batzordera, AHTan erabakiak hartuta daudelakoan

  • Ingurumenaren aldeko eta alferrikako azpiegitura handien kontrako borroketan ezaguna den Sustrai fundazioak jakinarazi du planto egingo diola Nafarroako Legebiltzarraren Mugikortasun batzordeak bilerarako egindako deiari. Berrikitan Madrilen 2.852 alegazio entregatu zituen Sakanan AHTarentzako egin nahi duten bide berriaren kontra.

ARGIA @argia
2018ko martxoaren 05a
Iru˝ea-Gasteiz AHTari egindako alegazioak aurkezten Madrilen. (Argazkia: Sustrai fundazioa)

Martin Zelaia buru duen Sustrai Eragintza fundazioak jakinarazi duenez, berak 2015ean sortzen bultzatu zuen Mugikortasun batzordetik egin dioten gonbidapenari ezezkoarekin erantzun dio. Zabaldutako agirian argudiatu duenez, "zertarako balio ote du Mugikortasunerako Batzorde batek erabakiak hartuak izan badira Legegintzaldi honen lehen egunetik eta urratsez urrats burutzen ari badira, batzuetan publikoki, eta besteetan, pribatuki?".

Batzordea hasieran baldin bazen "trena bilakatzea nafarrentzako garraio eredu publiko eta sozialaren muina", Sustraik jarraitzen du proposatzen "aztertzea nola sustatu trena eskuragarriago, erabilgarriago, ekonomikoago eta moldakorragoa izan dadin. Azken finean, trenaren aldeko apostu irmoa egin etorkizunerako gakoa delakoan". Hala ere, sortuz geroztik batzordea hilabete luzez geldirik egon den bitartean, bitarte horretan  Nafarroako Gobernuak jarraitu egin du aurrerapausoak ematen Abiadura Handiko Trena bultzatzeko. Orain, "mugimendu guzti hauen erdian –dio Sustraik– Mugikortasunerako Batzordea jarri da martxan. Ez dakigu zeintzuk diren helburuak, zein den bide orria… Ez dakigu zergatik duten hainbeste presa bukatzeko orain arte geldirik izan dutenean. Ez dugu ezagutzen nork parte hartu duen eta zein txosten eskatu egin diren…(...) Sustrai ez da joanen Parlamentuaren Mugikortasunerako Batzordera. Konklusioak idatzita daude. Guk jarraituko dugu lanean astakeria hau geldiarazteko. Etorkizuna hemen dago, Prestazio Handiko Trena diru publikoa da pentsioak bezainbeste".

Berrikitan, Guaixek zabaldu zuenez, AHTren egitasmoari 2852 alegazio aurkeztu dizkiote Sakanatik Madrilen, Sustrai elkarteak bultzata. Haietatik 119 Itza eta Oltzako zendeetan jasotakoak dira eta gainontzeko 2.733ak Sakanan. Aipatzekoa da sakandarrek sinatutako alegazioen % 29,3 arakildarrenak direla. Iruñetik Gasteizerako proiektua denez, Gasteizen ere pareko ekitaldia egin zen. Batzuen eta besteen artean 11.000 bat alegazio aurkeztu zituzten.

 

 

 

 

Kanal honetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena

Abiadura Handiko Trena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-20
Larunbateko mobilizaziora dei egin du "AHTrik ez lautada" plataformak

Manifestazioa deitu du ekainaren 23rako, larunbat honetarako, “AHTrik EZ Lautada” plataformak. Plataformaren arabera, proiektuaren lanen ondorioz, herria isolatuta geldituko litzateke autobidea eta trenaren artean. Kalte ekonomikoak eta ingurumenari eragindakoak azpimarratu ditu plataformako kide den Iñigo Lezak, alternatibak badaudela argi utzi eta lanean jarraituko dutela baieztatu du.


2018-05-29 | Arabako Alea
Manifestazioa deitu du ekainaren 23rako AHTrik EZ Lautada plataformak

Plataformaren arabera, proiektuaren lanen ondorioz, herria isolatuta geldituko litzateke autobidea eta trenaren artean.


2018-05-25 | Arabako Alea
Aramaio eta Legutioko alkateak izan dira Legebiltzarrean, AHTak eragindako kalteak salatzen

Urbinako Batzar Administratiboko presidenteak ere parte hartu zuen agerraldian.


2018-05-18 | Guaixe .eus
Tren publiko eta soziala aldarrikatu dute Altsasun

AHTren kontrako martxan haren eraginak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute ibiltariek. Hilaren akaberarako beste ekimen bat deitu dute.


2018-05-15 | Axier Lopez
Josu Bergara (EAJ) Garraio eta Obra Publikoen sailburu ohiaren enpresari esleitu diote Donostiako AHTren geltokiko obra, 861.000 euroan

Arantxa Tapia Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak Donostiako Norteko geltokiaren birmoldaketa proiektua aurkeztu zuten astelehenean, Donostiako udaletxean. Obraren helburua Abiadura Handiko Trenari sarbidea ematea da eta horren ardura Eptisa/Cinsa ingeniaritza-Jon Montero aldi baterako enpresen elkarteari esleitu diote.


AHTren lanak eginen dituen enpresak "ekitaldi politikoak" finantzatu dizkio PPri

Espainiako Sustapen Ministerioak AZVI enpresari esleitu dio Alesbes eta Erriberri arteko AHTren lanen ardura. Sustrai Erakuntza Fundazioak salatu du PP alderdiari "ekitaldi politikoak eta foroak" finantzatu dizkiola.  


Espainiako Estatuak Nafarroan gastatuko duenetik %78 AHT eta Esako urtegira bideratuko da

Espainiako Estatuko Ogasun ministro Cristóbal Montorok aurkeztutako aurrekontuen arabera, Nafarroari dagokion inbertsioan %78 AHTri eta Esako urtegiari bideratuko dio Espainiako Estatuak.


2018-03-09
'AHTrik EZ Lautada'-k 7.000 alegazioak defendatu ditu Arabako Diputatu Nagusiaren aurrean

“Lautadako hautesle errolda 9.000 pertsonakoa izanda, 7.000 alegazio baino gehiago aurkeztea da egin daitekeen demokrazia ariketarik handiena”, adierazi dio “AHTrik EZ Lautada” Plataformak Arabako Diputatu Nagusiari.


2018-03-02 | Miren Osa Galdona
AHT ez dela beharrezkoa onartu arren, proiektuak aurrera jarraituko duela esan du Italiako Gobernuak

Italiako Gobernuak zilegitasuna eman dio NoTAV kanpainari, argitaratu berri duen txosten baten arabera. Onartu du abiadura handiko trena ez dela beharrezkoa egun lurraldearen ezaugarriak kontuan izanda. Hala ere, proiektuak aurrera jarraituko du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude