Susana Sotok abuztuaren 1etik aurrera hartuko du ofizialki Donostiako
San Telmo Museoko kargua. Ramon Etxezarreta Kultur zinegotziak atzo egin zuen izendapena. Susana Soto Donostiako Liburutegi Sareko ordezkaria izan da orain arte eta lanpostu hori Arantza Urkiak beteko du hemendik aurrera.