Donostia Kulturako Batzordeak Susana Soto aukeratu zuen atzo (15) Donostiako
San Telmo museoko hurrengo zuzendaria izateko. Susana Soto Donostiako udal liburutegien arduraduna izan da orain arte. Erabakia osoko bilkuran bozkatu beharko dute alderdiek. Bestalde, San Telmoko proiekturako bost talde finalisten irabazlea hilaren 28an jakinaraziko dutela azaldu zuen atzo Odon Elorza alkateak.