Susan George: "TTIP eta TPParekin AEBek munduko BPGren %60 eskuratuko dute"

  • "Honelako akordioekin, enpresek gero eta kapital gehiago pilatuko dute, eta hau gertatzen denean, ustelkeriaren muga ezabatu egiten da".


2015eko ekainaren 09an - 07:24
Susan George Bruselako jardunaldietan.

Asteazken eta ostegun honetan Bruselan Europar Batasuna, Hego Amerika eta Karibearen artean egingo duten goi bilerari aurre hartuz, hainbat GKE eta herri mugimendu jardunaldiak burutzen ari dira Bruselan astelehenetik asteazkenera. Besteak beste bildu dira Ekologistak martxan, Latinoamerikako Multinazionalen Behategia (OMAL), Movement of Peoples Affected by Dams in Brazil (MAB), Observatori del Deute en la Globalització (ODG), Giza Eskubideen Nazioarteko Bulegoa, Acción Colombia eta Red Mexicana de Acción frente al Libre Comercio (RMALC). Publicon Manuel Ruiz Ricok egindako kronikak bildu ditu Transnational Instituteko zuzendariaren adierazpenak:

Susan George: "Ideologia neoliberalari buelta eman behar diogu, giza eskubideetan oinarrituta. Osterantzean, Amerikako Estatu Batuek NAFTArekin (Kanada eta AEBek 1994an sinatu zuten merkataritza librearen ituna) irekitako bidea indartzen jarraituko du, eta antzeko itunak sinatuko ditu Europar Batasunarekin, TTIPa, eta Ozeano Bareko herrialdeekin, TPPa, eta horrela munduko BPGren %60 eta munduko merkataritzaren %75a eskuratuko du. Erronka handia da, itun hori erreminta legegile handia delako: enpresei aukera emango die orain arte Europan pertsonen eta langileen onurarako gizarte eredu bat sortzen egindako lan guztia aldatzeko. Honelako akordioekin, enpresek gero eta kapital gehiago pilatuko dute, eta hau gertatzen denean, ustelkeriaren muga ezabatu egiten da. AEBetan, multinazionalek nahi adina diru eman diezaiekete lehendakaritzarako hautagai bati bere hauteskunde kanpaina egin dezan, eta ondorioz gertatzen da, TTIParen kasuan esaterako, gobernuak merkataritza akordio honi buruz eginiko bileren %93 enpresa pribatu eta enpresen lobbyekin egin dituela. Horrela, sektore pribatuak ez du mahaipetik dirurik ematen ere jardun beharrik".

"Globalizazioan sakondu behar da, baina globalizazio sozialean, protesten globalizazioan. Europan baturik egotea ez da aski. Harremanak eta kooperazioa indartzen jarraitu behar da Europako herrien artean, noski, baina globalizatuta gaude eta jendeak ahalegina egin behar du jakiteko zer egiten ari diren munduko beste lekuetan eta globalki batuta elkarrekin borroka egiteko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-30 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


Eguneraketa berriak daude