Abortatzeko aukera onartu dute Irlandan, baina suizidio arriskua dagoenean bakarrik

  • Amak bere buruaz beste egiteko arriskua badago, abortatzeko aukera izango da uztailaren 18tik aurrera Irlandan. Egun praktika hau legez kanpokoa da herrialdean, eta amaren bizia arriskuan dagoen kasu batzuetan bakarrik dago abortatzeko aukera.


2013ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Savita Halappanavar-en heriotzaren ondoren egin zen abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa.

Dena den, azken erabakia medikuei dagokie.

Suizidio arriskuaren kasuan ere, mediku tribunal baten aintzinetik pasa beharko du amak. Bi psikiatrak eta obstetriko batek osatutako mahaiak erabakiko du emakumearen egoera fisiko eta psikikoa. Adituen mahaiak abortatzeko eskubidea ukatzen badio, beste hiru kidez osatutako tribunal baten aurrera joan beharko du.

Ostegun arratsaldean hartu zen erabakia Irlandako Parlamentuan, aldeko 138 botorekin eta kontrako 24rekin.

Neurri berriaren kontra agertu diren kontserbadoreek uste dute, legearekin ‘abortuak nahieran’ deiturikoari ateak irekiko zaizkiola.

Mugimenduak lehenagotik datoz

1983az geroztik, amaren bizia arriskuan egonez gero abortatzeko eskubidea legedian dago, eta 1992an suizidioa beste faktore bat gehiago bezala gehitu zuten. Hainbat herritar eta elkarteren urtez, oso modu orokor eta definitu gabean. Beraz, orain arte ia ezinezkoa izan da praktikan jartzea, eta estimazioen arabera, urtean 4.000tik 7.000ra bitarte emakume joaten dira Erresuma Batura abortatzera.

2010ean Estrasburgokotik iritsitako sententzia batek bizkortu zuen amaren arriskuak definitzearen prozesua. Eta 2012an are gehiago harrotu zituen hautsak Savita Halappanavar 31 urteko jatorri indiarreko irlandarraren kasuak. Hil egin zen, ez ziotelako abortatzen utzi. Nahiz eta umekiak bizirauteko aukerarik ez izan, bihotza geratu zitzaion arte itxaron zuten medikuek interbentziorik egin gabe. Umekia hil eta lau egunera zendu zen ama, septizemiarekin (infekzio larri bat).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude