Suitzan gizonezkoen nahitaezko zerbitzu militarrarekin jarraitzea erabaki dute herritarrek


2013ko irailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Suitzako Ejertzitoan 155.000 soldadutik 2.650 soilik dira profesionalak (Argazkia: minuto30).

155.000 soldaduk osatzen dute Ejertzitoa. Horietatik 2.650 dira profesionalak, eta gainerakoak behartutako trebakuntza militarra egiten ari diren soldaduak dira.

18 eta 34 urte bitarteko gizonezkoak dira zerbitzua egin behar dutenak. 25 urte baino lehen zazpi asteko entrenamendu militarra egin beharra daukate, eta ondoren hemeretzi eguneko sei ikastaro.

Armarik gabeko Suitza baten alde taldeak eskatutako galdeketa hirugarrenez egin da. Lehena 1989an egin zen, bigarrena 2001ean eta 2013koa da jarraikortasuna adierazi duen hirugarrena. 2011n gainera, armak etxean gordetzeko eskubidearen inguruko galdeketa egin zuten eta baiezkoa atera zen.

Austriak ere nahitaezko zerbitzua

 

Austriak iragan urtarrilean egin zuen nahitaezko zerbitzu militarrarekin jarraitu ala ez erabakitzeko galdeketa. Baiezkoak irabazi zuen. Europan Norvegia, Finlandia, Danimarka, Estonia, Grezia eta Zipre dira, Suitza eta Austriaz gain, eredu horretako zerbitzu militarra daukatenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suitza
2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


Davoseko gailurraren aurrean: aberatsek adierazpenak, aktibistek ekintzak

Ostirala arte iraungo duen Munduko Foro Ekonomikoak, elite ekonomiko eta politikoko 2.500 agintari inguru bildu ditu Davoseko luxuzko eski estazioan. Horren aurrean, aktibista ekologisten ekintzak ikusten ari gara, baina baita munduko aberatsenen adierazpenak, agintariei... [+]


2022-09-13 | ARGIA
Jean-Luc Godard zinemagilea hil da

1960ko hamarkadan egin zen ezagun Jean-Luc Godard, zinemagintzaren kodeak hautsi eta berrasmatu zituen zuzendaria eta Nouvelle vague mugimenduko ordezkaria. Rollen (Suitza) eman du azken hatsa, 91 urte zituela.


2022-07-19 | ARGIA
Anna Gabriel Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu da eta behin behinean aske geratu da

Anna Gabriel CUPeko diputatua zen Kataluniako Legebiltzarrean, 2017ko urriaren 28an kargugabetua izan eta Suitzan erbesteratu zen arte. 2018ko uztailean bera atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, desobeditzea egotzita eta geroztik "errebeldia"... [+]


Eguneraketa berriak daude