Elin Ersson gazte suediarrak deportazio bat eragoztea lortu du: Suediatik Afganistanera eraman behar zuten asiloa eskatu duen pertsona bat, baina gazteak uko egin dio hegazkinean esertzeari, deportazioa bertan behera utziz.
Göteborgetik Istanbulera joatekoa zen hegazkinak ezin izan du aireratu suediarra zutik zegoelako. Gazteak sare sozialetan azaldu duenez, ezin zion hegazkinari aireratzen utzi afganiarra barruan zela, Afganistanen seguruenik hil egingo zutelako”.
Zenbait bidaiarik oztopatu nahi izan dute gaztearen ekintza “denbora galtzen” ari zela esanez. Hala ere, kexei aurre egin die galdera hau eginez: “Zer da garrantzitsuagoa denbora galtzea ala bizitza galtzea?”
Bi orduren ostean bidaiari gehiago zutunik jarri eta afganiarra hegazkinetik jaistea lortu dute.
Erssonek protesta osorik grabatu du eta facebook live bidez mundu guztira zabaldu.
Helburua lortu duen arren, sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatua izan daiteke, bi orduz hegazkinean zutik egoteagatik, pilotuari kasurik egin gabe.