Suediak Mendebaldeko Saharari ateak itxi dizkio, Marokon Ikeari irekitzeko

  • Marokok Ikeari dendak irekitzeko baimena ukatu eta Suediako produktuei betoa ezarri ostean, Suediako Gobernuak atzera bota du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa estatu gisa aitortzen zuen ebazpena.


2016ko urtarrilaren 19an - 11:19
Marokok Ikeak Casablanacan eraiki berri zuen dendari irekitzeko baimena ukatu zion.

2012an Suediako parlamentuak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren independentzia aitortu zuen. Erabaki hori erantzunez, Marokok Ikeak Casablanacan eraiki berri zuen dendari irekitzeko baimena ukatu zion, eta Suediako produktuei betoa ezarri zien. Betoa ezarri eta egun gutxira, Margot Wallström atzerri ministroak jakinarazi zuen Mendebaldeko Sahararekiko Suediaren kanpo politika berrikusiko zutela.

Barikuan Wallstromek adierazi zuen parlamentuaren erabakia atzera bota dutela Ikeak Marokon negozioak egitea errazteko. Azaldu zuenez, Suediak babes osoa emango dio Nazio Batuak bideratzen ari den negoziaketa prozesuari, baina, argitu zuen ez direla betetzen Mendebaldeko Sahararen independentzia babesteko baldintzak.

Suedia zen Europar Batasuneko herrialde bakarra Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoren independentzia aitortu duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikea
2020-06-08 | Mikel Eizagirre
IKEAk sindikalista bati soldata murriztu diola salatu du LABek

Barakaldoko saltokian jarduten duen beharginari “kaleratzeak salatzeagatik” ezarri omen diote zigorra.


IKEAren adar israeldarrak emakumeak kendu ditu bere katalogotik

IKEA multinazionalaren Israelgo frankiziak judutar ultraortodoxoei zuzendutako kanpaina abian jarri du eta argazkietatik emakumezkoak kendu ditu.


Ikeak baso bat erosi du Errumanian

Enpresa suediarrak 336 kilometro karratuko basoa erosi du Errumaniako ipar mendebaldean, Wall Street Journalek jakitera eman duenez.


2015-08-02 | Axier Lopez
IKEA
Barakaldotik Baionara low cost bizimodua saltzen

Barakaldokoaren ondotik, IKEAren bigarren frankiziak ateak zabalduko ditu Baionan. Hamaika urteko aldea dago Barakaldoko eta Baionako “errepublika independenteen” artean, baina, altzari merkeez gain, bada Suediako multinazionalaren bi egitasmoak batzen dituen haria:... [+]


2013-12-05 | ARGIA
Ikearen lehendabiziko zementu puska, Baionako saltokien hil harri

"Ikearen etorrerak Baionako saltokiei kolpe hilgarria emango die", salatu dute Bizi! mugimenduko kideek, Suediako multinazionalak Lapurdiko saltokiaren lehen harria jarriko duenean.


Eguneraketa berriak daude