ERC

Subiranismo kolegiatua

  • ERCk besterik ezin du salbatu herri honen emantzipazio prozesua. Edo lurperatu. Ez dago Artur Masi alternatiba eskainiko dion lidergorik, beraz errepublikarrek aurrean daukaten aukera bakarra da gobernu kolegiatu bat osatzen laguntzea, Dickensen nobela batetik ateratakoak emango duten aurrekontu batzuei aurre egin ahal izateko. ERCk eskubidea dauka biraketa sozialagoa eskatzeko, baina errealitatea da ez dela egongo diru publiko gehiagorik eskura.


2012ko azaroaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
ERCren esku dago Kataluniako prozesu independentistaren patua. Argazkian, Oriol Junqueras alderdiko burua.

Arazoa da CiU-ERC gobernu bat zehazten baldin bada, estatuaren eta parlamentuko oposizioaren jazarpena jasango duela. Atzo Joan Herrerak [ICV-EUiA] hasi zuen erasoa “ezkerrei” eskatuz ez diezaiotela laguntzarik eman Artur Masen inbestidurari, erreferentzia eginez –oraindik modu inplizituan– errepublikarrei. Antzeko erreakzioa espero liteke, posizio antagonikoetatik bada ere, PSC, PP, Ciutadans eta CUPen aldetik. Dirurik gabe, Madrildik dirurik etorriko den aukerarik gabe, gobernuak gorriak pasako ditu.

Baina hau da une erabakigarria. Milioi eta seiehun mila kataluniarrek zalantzarik gabe subiranistak diren 71 diputatu jarri dituzte parlamentuan. Gehiengo sozial argia da, sendoa eta konbikzio politiko handikoa. Ibilbidea zaila da, baina ez dago alternatibarik.

Iturria:

Irakurri artikuluaren jatorrizko bertsioa Nació Digital webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ERC
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


2022-10-10 | ARGIA
“Katalunia osoa” ordezkatzeko gobernu berria eratu du Pere Aragonèsek

Ostiralean JxCko militanteen %55ak bozkatu zuen Kataluniako Generalitatetik ateratzearen alde, eta 48 ordu eskasean aurkeztu ditu hutsuneak betetzeko diputatu berriak Aragonès presidenteak. Asteartean hartuko dituzte karguak, eta presidenteak ziurtatu du herrialdearen %80... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


2022-04-05 | ARGIA
Espainiako Gobernuak Sahararekiko jarrera aldatu dezan proposamena bozkatuko dute gaur

Apirilaren 5 arratsaldean EH Bildu, ERC eta Unidas Podemos alderdiek aurkeztutako legez besteko proposamena debatituko da Espainiako Kongresuan. Mertxe Aizpuruak azaldu duenez, "bilatzen dena Espainiako Kongresua saharar herriaren ondoan posizionatzea da, eta Mendebaldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude