argia.eus
INPRIMATU
Ke beltz hodeia eragin du hainbat orduz Petronorrek Muskizen
  • Ostiral goizean 7:55etan hasita hainbat orduz, Muskizko Petronorren plantako hiru tximiniatatik ke beltza atera da. Enpresak dio akats elektriko bat izan dela eta ez dela kaltegarria bizilagunen osasunerako.

ARGIA @argia 2016ko uztailaren 29a
Petronorren findegiko hiru tximiniatan sua. (Argazkia: @mahebla)

Erabiltzaileek dozenaka irudi igo dituzte sare sozialetara. Hodei beltza ikus daiteke azpiko bideoan.

Petronorrek ohar bidez adierazi duenez, Ortuellako Iberdrolaren azpiestazioan izandako akats batek elektrizitaterik gabe utzi du findegia. Horren ondorioz neurriak hartu dituztela adierazi dute.