Zaldibarko zabortegian bart sua piztu dela idatzi dugu goizean, Zaldibar Argitu plataformak sare sozialetan zabaldutako argazki batean ikus zitekeena oinarri hartuta. Bizilagunek, baina, jakinarazi dute bart gauean zabortegian ikusten zena argi foku bat zela.
Zaldibar Argituk azalpenak eman ditu sare sozialetan:
Bart, zabortegiarekin lotutako gertakarien harira, Zaldibar Argitu plataformatik honakoa adierazi nahi dugu:
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) April 25, 2020
👇🏼👇🏼
Plataformak gogorarazi du luizia gertatu zenetik 80 egun betetzer daudenean Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileek desagartuta jarraitzen dutela, eta erantzukizunik inork ez duela bere gain hartu oraindik.