Su Ta Gar, 20 urte bilduma (bi disko eta DVD bat) kaleratu du Eibarko taldeak, autoedizioan. Hogei urte bete zituen pasa den udaran Su Ta Garrek lehen maketa grabatu zutenetik, eta honen harira bira berezi bat egin zuten. Bertan, berezitasun gisa, hainbat abestiren bertsio akustikoak jo zituzten. Iazko abenduaren 26an Durangoko Plateruenan emandako kontzertuan grabatu zuten zuzenekoa.