Su Ta Gar, Esne Beltza, Ama Say eta abar Plateruenan


2008ko abenduaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-10-31 12:58:08

Durangoko Plateruena kafe antzokiak datozen asteetarako egitaraua aurkeztu du. Ostiral honetan Su Ta Gar taldeak kontzertua eskainiko du, 20 urteko ibilbidea ospatzeko egiten ari den biraren barruan. Larunbatean Esne Beltza izango da Plateruenan, urtarrilaren 16an Ama Say, otsailaren 6an The Rubinoos, 7an No Use For a Name... Bestalde, hilaren 30ean bertso saioa eskainiko dute Maialen Lujanbiok, Xabi Payak, Sustrai Colinak, Igor Elortzak eta Unai Iturriagak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Plateruena
Argiak piztuko ditu ostiralean Durangoko Plateruenak

Kudeaketa publiko eta komunitarioa oinarri, ibilbide berriari ekingo dio Plateruenak. Herriko eragileen aterpe izango da, euskararen gune eta sortzaileen plaza.


2022-11-29 | ARGIA
Durangoko Plateruena berriak 2023an irekiko ditu ateak

Udalak hartu du Durangoko kafe antzokiaren ardura, eta kudeaketarako kultur mahai bat osatuko da. Hiru helburu nagusi ditu egitasmo berriak: euskalduntzea bultzatzea, herriko eragileentzako erreminta izatea, eta euskarazko kulturgintzarentzako gune bilakatzea. Martxoaren 3rako... [+]


2021-01-21 | Jone Markuleta
"Plateruena eta gero zer?" dinamika abiatu dute

Kultur esparruan aritzen den jendeak eta kulturak kezkatzen dituen herritarrek bat eginik, "Plateruena eta gero zer?" dinamika abiatu dute. Plateruena berriz irekitzeko aukerak aztertuko dituzte, eta bide horretan herriak zer behar duen jasoko duen diagnostikoa egin... [+]


2020-09-30 | ARGIA
Durangoko Plateruenak ateak itxiko ditu, egoera ekonomikoak behartuta

"Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID-19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, eta horrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustiapen-epea luzatzeko... [+]


Plateruenak 10 urte bete ditu eta herritarren laguntza eskatu du

Durangoko Plateruena Kulturguneak 10. urteurrena ospatuko du urriaren 31n. Antzokiaren bideragarritasuna bermatzeko laguntza eskatu diete herritarrei.


Eguneraketa berriak daude