Su-etenaren amaiera Gazan: Israelek Hamaseko 3 goi kargu hil ditu

  • Gazako hamar eguneko su-etena astelehen gauean bukatu zenetik 22 palestinar hil ditu Israelek, eta armadaren azken bonbardaketan Hamaseko Izz A-Din Al Qassam Brigadetako hiru kide hil dira.


2014ko abuztuaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mohammed al-Deif Hamaseko buruzagi militarraren emaztearen eta alabaren hiletetaren irudia (argazkia: Mohammed Saber/EFE).

Su-etena amaitu zenetik Israel sei alditan saiatu da Mohammed Al-Deif Hamaseko buruzagia hiltzen, baina bizirik jarraitzen duela jakinarazi du Hamasek. Emaztea eta alaba hil zuten asteazkenean, eta baita Raed al-Attar, Mohammed Abu Shamala eta Mohammed Barhoum Hamaseko buruzagiak ere.

Israelek ez du baieztatu Hamaseko buruzagia azken erasoen jo-puntua denik, baina hala aditzera eman dute hainbat ministrok: “Al Deifek heriotza merezi du Bin Ladenek bezala”, adierazi du Gideon Saar Israelgo Barne Arazoetako ministroak. Tzipi Livni Justizia ministroak esan du “terrorismoarekin lotutako pertsona bat hiltzea zilegia eta desiragarria” dela.

Gazako erasoaldia ez dela oraindik bukatu eta “Israelgo segurtasuna berrezarri arte” erasoekin jarraituko dutela esan du Benjamin Netanyahu Israelgo Lehen Ministroak.

Hamaseko bozeramaileak Tel Aviveko Ben Gurion aireportuaren aurka egingo dutela iragarri du, eta hegazkin-konpainiei Tel Aviv helburu duten hegaldiak bertan behera uztera premiatu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


EBk su-etena eskatu dio Israeli Gazan, lehenbiziz bost hilabetetan

Europar Batasuneko hizkuntza diplomatikoa bederen aldatu egin da Israelekiko, eta martxoaren 21ean eta 22an Bruselan egiten ari den gailurrean, Europar Kontseiluak su-eten eskaera luzatu dio Israeli. Bost hilabete behar izan ditu horretarako, orain arte “eten... [+]


Eguneraketa berriak daude